Pragako Udaberria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
5. lerroa:
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren ostean, [[Txekoslovakia]] [[Sobietar Batasuna]]ren eraginpean gelditu zen. 1948an komunisteak indarrez hartu zuten agintea, eta herrialdea sobietartuz joan zen, eredu jakin baten arabera gertatu zen: alderdi bakarra (eskubide zibil eta politikoak ezabatzea, elkarte ez komunista guztiak legez kanpo uztea, disidenteen errepresioa, alderdiak estatu egitura guztiak kolonizatzea, etab.) eta jabego pribatua zein merkatua ezabatzea (produkzio bideen sozializazioa, plangintza ekonomiko zentralizatua eta industria astunean oinarrituriko industrializazio azkarra)<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c1505/eu_d1505041/1505041.html| izenburua= Gerra Hotza | argitaletxea= ''Lur entziklopedia tematikoa'', euskara.euskadi.eus, Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentzia| sartze-data=2016-12-02}}</ref>.
 
[[1968]]ko urtarrilean, [[Alexander Dubček]] izendatu zuten alderdi komunistaren idazkari nagusi. Sozialismoaren barruan aldaketa demokratikoak egitea zen haren helburu nagusia. Alderdiaren ekintza egitarauaren arabera, zentsura desagertzea, [[estalinismo]]aren biktimen izena garbitzea, lan egitura burujabeak antolatzea, herrialdea federal bihurtzea ziren eginbehar nagusiak<ref name="lur"></ref>. Apirilean Txekolsovakiako Alderdi Komunistak ''[[Ekintza Egitasmoa]]'' delakoa abiatu zuten:
 
{{UEU|Ekintza_Egitasmoa_(1968)|Ekintza Egitasmoa (1968)|http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915|Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009}}