Judaismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orriaren edukiaren ordez, «Kategoria:Judaismoa» jarri da
t 85.87.229.66 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Tegel wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma}}
[[Fitxategi:YarmulkeAndMenorah.jpg|thumb|Kipa eta Zazpi besoko ''Menora''|250px]]
'''Judaismoa''', [[judu]]en [[erlijio]]a, gaur egun bizirik dauden [[erlijio]] [[monoteismo|monoteistatatik]] zaharrena da. Judaismoaren [[doktrina (argipena)|doktrina]], [[profezia]] eta [[historia]]n oinarritzen dira beste [[erlijio]] abrahamiko guztiak.
 
Beste erlijioak ez bezala, badago [[profeta]] edo salbatzaile batean oinarriturik, herri aukeratu batean baizik.
 
== Sinesmena ==
[[Fitxategi:Torah and jad.jpg|thumb|250px|[[Tora]] irekia sinagogan.]]
[[Jainko]] sortzaile batengan sinesten dute, espirituala eta hilezkorra. Egun batean Jainkoak [[Mesias]] bat bidaliko dutela sinisten dute, gizon hori [[David]]en tribuko ondorengoa izango da. Une horretatik aurrera guztiak bakean eta [[Gogaidetasun]]ean biziko garela uste dute, Jainko bakarrarengandik lotuta.
 
=== Hamar Aginduak ===
{{sakontzeko|Hamar Aginduak}}
# Jainkoa maitatuko duzu gainontzeko guztiaren gainetik
# Ez duzu Jainkoaren Izena alferrik erabiliko
# Jaiegunak santuetsiko dituzu
# Aita eta ama ohoratuko dituzu
# Ez duzu erailko
# Ez duzu ekintza lizunik burutuko
# Ez duzu lapurtuko
# Ez duzu testigantza faltsurik egingo, ezta gezurrik esango
# Ez dituzu pentsamendu edo ekintza lizunik onartuko
# Ez dituzu besteren ondasunak desiratuko
 
=== Betebeharrak ===
 
* Judu talde eta gizabanako guztiek ez dituzte otoitz egiteko ohitura eta maiztasun berberak izaten, baina egunean hiru aldiz egin ohi dute otoitz:
** Goizean (shaharit)
** Arratsean (minja)
** Gauean (maariv)
* Mezuza bat (otoitz kutxa) jartzen dute etxearen sarreran, horrela Jainkoa leku guztietan dagoela adierazi nahirik. [[Jainko]]arenganako errespetua adierazteko, burua estaltzen dute otoitz egitean.
* Bedeinkazio asko egiten dituzte.
* Judutarrek ez dute zenbait [[animalia]]ren haragia jaten.
* Ezin dituzte [[haragi]]a eta [[esne]]a batera jan.
 
== Ohiturak ==
 
* [[Erdainkuntza]]: ume judutarrentzat oso zeremonia garrantzitsua da eta umeak zortzi egun dituenean ospatzen da, [[Abraham]]en ituna deitzen zaio, izan ere, erdainkuntza Jainkoarekin ituna egiten den seinalea da. Judu bihurtzen diren gizonek ere erdaindu behar dute.
* ''[[Bar Mitzvah]]'': Beste zeremonia bat da, honek ''manamenduaren semea'' esan nahi du. Heldutasun erlijiosora eta juridikora iritsi dela esan nahi du eta kondizio hau hartzen dute 13 urte eta egun bat dutenean.
* ''Kipa'' edo ''Jarmulke'' (gizonen txapela): Judu ortodoxoentzat burua estaltzea leialtasun eta tradizio juduaren seinalea da. Tanakh-k ez du ezer esaten horri buruz baina [[Talmud]]ak, berriz, dio ohitura dela. Aukeratu egin daiteke janztea ala ez.
 
=== Jaiegun nagusiak ===
[[Fitxategi:Maurycy Gottlieb - Jews Praying in the Synagogue on Yom Kippur.jpg|thumb|250px|''Yom Kippur'', Juduak sinagogan otoitzean, (Maurice Gottlieb, [[1878]])]]
Zeremonia hauek [[sinagoga|sinagogetan]] ospatzen dira, juduen tenpluetan.
* ''Sabbath'' edo ''Shabbath'' ([[Larunbat]]a): judu astearen zazpigarren egunean sinagogara joaten dira [[Tora]] irakurtzera eta otoitz egitera.
* ''Yom Kippur'': Egun honetan baraua eta hausnarketa dira nagusi. Penitentziazko 10 egunen hasiera da, eta ''Rosh Hahanah''-rekin hasten da, hau da, urteberri juduarekin. Egun hori [[irail]]ean hasten da egutegi juduaren arabera.
* ''Sukkot'': Uzta eta laborantza urtearen bukaera ospatzen da festa honetan. Festa hau [[urri]]an izaten da.
* ''Purim'': Zortearen festa da. [[Otsail]] bukaeran edo [[martxo]] hasieran ospatzen da juduak [[Persia]]tik askatuak izan zirela ospatzeko egiten da festa hau.
* ''Pesakh'': [[Pazkoa]]ren jaia da. Juduak [[egipto]]arrengandik liberatu zirela ospatzen da. Hau festa handiena eta zaharrena da juduentzat. Nisan-aren 14an ospatzen da, egutegi juduaren arabera, oro har, [[martxo]]aren bukaeran edo [[apiril]]aren hasieran ospatzen da. [[Familia]] judu bakoitza bildu egiten da Pazko afaria edo “''Seder''-a egiteko. Hurrengo zazpi egunetan zehar ez dute inolako [[legamia]]rik jaten. Garai horri ''Matzot'' deritzo.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Israel]]
* [[Judu]]
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Judaismoa]]