Energia zinetiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Garbitu →‎Historia
atalburu formatua
13. lerroa:
Energia zinetikoa bestelako energia moten bitartez ere sor daiteke, edo bestelako energia mota bihurtu. Adibidez, helizeen mugimendua sorrarazten duen energia zinetikoaren bitartez, elektrizitatea lor daiteke edo [[Energia hidrauliko|energia hidraulikoa]] uraren mugimenduaren ondorioz.
 
=== Historia ===
Energia zinetikoaren kontzeptuaren jatorria XIX. mendean dago, hain zuzen ere, 1829. urtean [[Gaspard-Gustave Coriolis]]ek argitaraturiko ''Du Calcul de l'Effet des Machines'' lanean. Energia zinetikoaren terminoa, ostera, 1850. urte ingurukoa da, eta [[William Thomson]] edo (Lord Kelvin izenez ere ezagutua zena) izan zen terminoaren sortzailea. 
 
Lehenengo aldiz [[Mekanika klasikoaren historia|mekanika klasikoaren]] <math>E_k\propto v^2</math> printzipioa landu zutenak [[Gottfried Wilhelm Leibniz|Gottfried Leibniz]] eta [[Johann Bernouilli]] izan ziren, eta haiek energia zinetikoa ''indar bizia'' izenaz deskribatu zuten. Haientzako, [[masa]] [[Abiadura|abiadurarekin]] birritan biderkatuta lortzen zen magnitude berezia zegoen. [[Willem's Gravesande]]k erlazio hori garatzen zuen esperimentua egin zuen. Horretarako, buztinezko ore lodi eta trinko batera pisu jakineko gorputzak jaurti zituen altuera ezberdinetatik, eta bertan eginiko zuloaren sakonera neurtu zuen. Pisu bikoitzeko objektu bat jaurtita, sakonera bikoitza zela ikusi zuen. Ostera, [[masa]] bereko gorputza abiadura bikoitzez jaurtitzen bazuen, lau aldiz gehiago sartzen zela behatu zuen, alegia, sakonera lau aldiz biderkatzen zen (2<sup>2</sup> = 4). Eta abiadura hirukoiztuta buztinean egiten zen zuloa bederatzi aldiz sakonagoa zela ikusi zuen (3<sup>2</sup> = 9).  Behin eta berriro saiakerak eginez, magnitude berezi hura masaren eta abiaduraren karratuaren arteko biderkaduraren proportzionala zela ondorioztatu zuen, hau da, <math display="inline">E_k\propto mv^2</math> zela.
 
=== Energia zinetikoa mekanika klasikoan ===
[[Mekanika klasikoaren historia|Mekanika klasikoan]], gorputz puntual baten edo biratzen ez duen solido zurrun baten energia zinetikoa <math display="inline">E_k=\frac{1}{2}m{v^2}</math> formulaz kalkulatzen da, non <math display="inline">m</math> gorputzaren [[masa]] den eta <math display="inline">v</math>, [[abiadura]]. Agerikoa denez, energia zinetikoa [[Erreferentzia-sistema inertzial|erreferentzia-sistema inertzialaren]] menpekoa da.
 
27. lerroa:
<math display="block">E_k=\frac{1}{2}MV^2+\frac{1}{2}I\omega^2.</math>
 
=== Energia zinetikoa mekanika erlatibistan ===
Mekanika erlatibistan, aldatu egin behar energia zinetiko klasikoaren adierazpena abiadura oso handien kasuan, alegia, [[Argiaren abiadura|argiaren abiadurara]] hurbiltzen ari diren partikulen kasuan. Zehazki, honelaxe adierazi behar da  energia zinetiko erlatibista: