Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
83.213.0.181 (eztabaida) wikilariaren 6076946 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
119. lerroa:
[[Fitxategi:Map of expansion of Caliphate.svg|thumb|250px|Musulmanen hedapena 632tik 750ra.]]
{{sakontzeko|Musulmanen konkistak}}
'''[[Mahoma|Muhammad]] profetaren heriotzaren ostean, [[islam]]aren buru edo [[kalifa]] [[Abu Bakr]] ([[632]]-[[634]]) bihurtu zen. Haren zuzendaritzapean [[Arabia|Arabiar Penintsularen]] erdialdea musulmanen menpean geratu zen. [[Umar I.a]] bigarren kalifarekin ([[634]]-[[644]]), "fededunen burua" (amīr al-mu 'minīn) titulua hartuta, [[Siria]], [[Jordania]], [[Palestina]] eta [[Irak]] bereganatu zituzten islamdarrek 630eko urteetan. [[Egipto]] [[Utman]] hirugarren kalifak konkistatu zuen [[645]]ean [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar Inperiotik]]. [[Ali]] ondorengoarekin batera, lehendabiziko lau kalifa hauek islam garbiaren urrezko aroan gobernatu zuten buruak dira musulmanen ikuspuntutik.'''
 
'''Ali Muhammaden suhiaren agintaldia Utmanen heriotzaren gaineko zalantzekin hasi zen. Hori zela eta, borroka eta [[Lehen Gerra Zibil Islamdarra]] piztu ziren, Muawiya Siriako gobernadoreak bultzatuta. Kufa hirian otoitzen ari zela Ali hil zutenean, [[Muawiya I.a]]k boterea bereganatu zuen [[Omeiatar leinua]] sortuz eta hiriburua [[Damasko]]n ezarriz. Aliren jarraitzaileak, azkenean, [[xiismo|xii]] bilakatu ziren. Omeiarren erpina [[Abd al-Malik al-Muzafar|Abd al-Malik]] ([[685]]-[[705]]) kalifaren agintaldiarekin etorri zen. Izan ere, [[Erdialdeko Asia]] eta [[Iparraldeko Afrika]] azpiratzeaz gain, estatua arabiartu zuen, greziarren eta persiarren ordez, funtzionario arabiarrak jarri baitzituen.'''
 
'''[[Iberiar penintsula]]ren [[musulmanek Iberiar penintsula konkistatzea|konkista]] [[711]]n hasi zen, [[Guadaleteko gudua]]n [[bisigodo]]ak garaitzean. Hurrengo zortzi urteetan penintsula osoa bereganatu zuten, gehienetan tokian tokiko nobleziarekin izandako bake itunen bidez. [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] ere iritsi ziren, [[Iruñea]]n [[Gazteluko plaza|Gazteluko Plazako]] azken indusketek erakutsi duten moduan. Iparralderago ere joan ziren, harik eta [[Poitiersko gudua (732)|Toursko guduan]] [[Karlos Martel]] [[frankoak|frankoen]] buruzagiak garaitu zituen arte ([[732]]).'''
 
'''[[Konstantinopla]] bera ere hartzen saiatu ziren ([[717]]). Porrot egindakoan, Omeiarren ospeak behera egin zuen. Azkenean, [[750]]ean, [[Abasidar leinua]]k Omeiarrak boteretik kendu zituen, hiriburua [[Bagdad]]era mugituz. Ia-ia omeiarren klan osoa erail zuten, baina printze bat, [[Abd ar Rahman I.a|Abd al-Rahman I.a]], bizirik Iberiar penintsulara heldu ahal izan zen. Hor, [[Kordobako Emirerria]] sortu zuen ([[756]]), abasidarren inperiotik at. Musulmanen estatu batua bereizteko lehendabiziko pausua izan zen hori, [[IX. mendea]]n zehar desegin baitzen.'''
 
=== Karolingiarrak ===