Energia zinetiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Energia zinetiko artikulua osatu
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Garbitu →‎Historia
14. lerroa:
 
=== Historia ===
Energia zinetikoaren kontzeptuaren jatorria XIX. mendean dago, hain zuzen ere, 1829. urtean '''[[Gaspard-Gustave Coriolis]]'''-ek argitaraturiko  ''Du Calcul de l'Effet des Machines'' lanean. Energia zinetikoaren terminoa, ostera, 1850. urte ingurukoa da, eta '''[[William Thomson]]''' edo (Lord Kelvin izenez ere ezagutua zena) izan zen terminoaren sortzailea. 
 
Lehenengo aldiz [[Mekanika klasikoaren historia|mekanika klasikoaren]] <math>E_k\propto v^2</math> printzipioa landu zutenak '''[[Gottfried Wilhelm Leibniz|Gottfried Leibniz]]''' eta '''[[Johann Bernouilli-k''']] izan ziren, eta haiek energia zinetikoa ''indar bizia'' izenaz deskribatu zuten. Haientzako, [[masa]] [[Abiadura|abiadurarekin]] birritan biderkatuta lortzen zen magnitude berezia zegoen. '''[[Willem 's Gravesande'''-]]k erlazio hori garatzen zuen esperimentua egin zuen. Horretarako, buztinezko orelodiore lodi eta trinko batera pisu jakineko gorputzak jaurti zituen altuera ezberdinetatik, eta bertan eginiko zuloaren sakonera neurtu zuen. Pisu bikoitzeko objektu bat jaurtita, sakonera bikoitza zela ikusi zuen. Ostera, [[masa]] bereko gorputza [[abiadura]] bikoitzez jaurtitzen bazuen, lau aldiz gehiago sartzen zela behatu zuen, alegia, sakonera lau aldiz biderkatzen zen (2<sup>2</sup> = 4). Eta [[abiadura]] hirukoiztuta buztinean egiten zen zuloa bederatzi aldiz sakonagoa zela ikusi zuen (3<sup>2</sup> = 9).  Behin eta berriro saiakerak eginez, magnitude berezi hura [[Masa|masaren]] eta [[Abiadura|abiaduraren]] karratuaren arteko biderkaduraren proportzionala zela ondorioztatu zuen, hau da, <math display="inline">E_k\propto mv^2</math> zela.
 
=== Energia zinetikoa mekanika klasikoan ===