Big Bang: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
231. lerroa:
Energia ilunak, espekulatiboa den arren, arazo asko konpontzen ditu. Hondoko mikrouhin erradiazioaren neurketak diosku Unibertsoa espazialki ia laua dela, eta beraz erlatibitate orokorraren arabera Unibertsoak masa/energia kritikoaren kopuru antzekoak izan behar dituela. Baina Unibertsoaren masa dentsitatea neurtu daiteke grabitazio klusterrak erabilita, eta dentsitate kritikoaren %30 baino ez dela ikusi da<ref name=":2" />. Teoriak esaten du energia iluna ez dela taldekatzen ohikoa den moduan, "falta den" energia dentsitatearen azalpenik onena taldekatze falta hori da. Energia ilunak ere Unibertsoaren kurbaduraren bi neurketa geometriko azaltzen ditu, bata [[Grabitazio-lente|grabitazio-lenteen]] frekuentzia erabiliz, bestea tamaina-handiko egiturak erregela kosmiko gisa erabiltzen.
 
Presio negatibo hori [[Huts (astronomia)|hutsaren energiaren]] propietate bat dela uste da, baina bere natura zehatza eta energia ilunaren existentzia bera Big Bangaren misterio handietako bat da oraindik ere. [[WMAP]] taldeak 2008an lortutako emaitzek erakusten dute energia iluna %73 izan daitekeela, %23 [[Materia ilun|materia iluna]], %4,6 materia arrunta eta %1 [[Neutrino|neutrinoak]]<ref>{{Erreferentzia|izena=N.|abizena=Jarosik|izenburua=Seven-year Wilkinson Microwave Anisotropy Probe (WMAP) Observations: Sky Maps, Systematic Errors, and Basic Results|orrialdeak=14|hizkuntza=en|abizena2=Bennett|abizena3=Dunkley|abizena4=Gold|abizena5=Greason|abizena6=Halpern|abizena7=Hill|abizena8=Hinshaw|abizena9=A. Kogut|izena2=C. L.|izena3=J.|izena4=B.|izena5=M. R.|izena6=M.|izena7=R. S.|izena8=G.|data=2011|url=http://stacks.iop.org/0067-0049/192/i=2/a=14|aldizkaria=The Astrophysical Journal Supplement Series|alea=2|zenbakia=192|issn=0067-0049|doi=10.1088/0067-0049/192/2/14|sartze-data=2017-12-10}}</ref>. Teoria honen arabera, energia dentsitatea eta materiarena jaisten da Unibertsoaren espantsioarekin batera, baina energia ilunaren dentsitatea konstante mantenduko litzateke Unibertsoa hedatzen den bitartean. Honela, materia Unibertsoaren energia osoaren frakzio handia zen iraganean, baina gaur egun txikiagoa da eta, etorkizunean, energia iluna izango da nagusiena eta materiaren energia dentsitatea jaisten joango da.
 
=== Zerumuga-arazoa ===