Big Bang: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
220. lerroa:
 
== Arazoak ==
Edozein teoria zientifiko aurkezten denean bezala, hainbat misterio eta arazo suertatu dira Big Bang teoria proposatu denetik. Horietako batzuen konponbidea nola izan daitekeen proposatu da jada, baina beste batzuk oraindik misterioaren eremuan daude. Proposaturiko konponbideetako batzuek ere arazo berriak proposatu dituzten euren baitan, fisikan gertatu ohi den bezala. Adibidez, [[zerumuga-arazoa]], [[monopolo magnetikoen arazoa]], eta [[Unibertsoaren lautasuna]]<nowiki/>ren arazoa konpon daitezke [[Inflazio kosmikoa|inflazio kosmikoarekin]], baina Unibertso inflazionistaren ingurukoak ez dira ezagutzen, arazo ugari sortzen ditu, eta teoria bera proposatu zuten zientzialarietako batzuek ez dute ontzat ematen gaur egun<ref>{{Erreferentzia|izena=John|abizena=Earman|izenburua=A Critical Look at Inflationary Cosmology|orrialdeak=1–49|abizena2=Mosterin|izena2=Jesus|data=1999-03-01|url=http://www.journals.uchicago.edu/doi/10.1086/392675|aldizkaria=Philosophy of Science|alea=1|zenbakia=66|issn=0031-8248|doi=10.1086/392675|sartze-data=2017-12-10}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=General relativity : an Einstein centenary survey|argitaletxea=Cambridge University Press|data=2010|url=https://www.worldcat.org/oclc/573359320|isbn=9780521137980}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Roger|abizena=Penrose|izenburua=Difficulties with Inflationary Cosmologya|orrialdeak=249–264|hizkuntza=en|data=1989-12-01|url=http://onlinelibrary.wiley.com/doi/10.1111/j.1749-6632.1989.tb50513.x/abstract|aldizkaria=Annals of the New York Academy of Sciences|alea=1|zenbakia=571|issn=1749-6632|doi=10.1111/j.1749-6632.1989.tb50513.x|sartze-data=2017-12-10}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=P.J.|abizena=Steinhardt|izenburua=The Inflation Debate: Is the theory at the heart of modern cosmology deeply flawed?|orrialdeak=36–43|data=2011-01-01|url=https://www.researchgate.net/publication/263378289_The_Inflation_Debate_Is_the_theory_at_the_heart_of_modern_cosmology_deeply_flawed|aldizkaria=Scientific American|zenbakia=304|sartze-data=2017-12-10}}</ref>.
 
=== Zerumuga-arazoa ===
Unibertsoan, indar fisikoen eragina ez da istantean sumatzen. [[Argiaren abiadura]]n hedatzen dira espazioan indar fisikoak, eta, abiadura mugatua denez, unibertsoan oso urrun diren eremuen artean ez dago elkarren arteko eragin fisikorik<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Magnetic Monopoles {{!}} SpringerLink|hizkuntza=en-gb|url=https://doi.org/10.1007/978-1-4615-7370-8|doi=10.1007/978-1-4615-7370-8|sartze-data=2017-12-09}}</ref>. Efektu honi [[zerumuga-arazoa]] esaten zaio. Eremu horien artean ez da kausalitate-loturarik: hau da, eremu bateko gertakizun fisikoek ezin dute beste eremuarengan ondoriorik eragin. Beraz, eremu guztien inguruan ''zerumuga kosmiko'' bat dago, forma [[borobil]]ekoa, eta unibertsoaren adinean zehar argiak bidaiatu duen distantzia da borobil horren [[erradio]]a. Zerumugaz barruko puntu guztiek elkarrekin kausalitate-lotura daukate; kanpokoek, ordea, ez.