Wikipedia:Txokoa/Archive 1: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
204. lerroa:
 
:::Hitz egin genuen bere garaian ere, tarteko kategoria bat behar zela, eta hor dago "Artikulu ona" (bien arteko alde agerikoena, erreferentzien eta elementu gehigarrien presentzia da, nabarmenduen baino egituraketa ere eskasagoa izatea). Beharbada boto orri aparte bat sortu? Onak ere Azalean agertzea nahi bada, egin bedi, baina bata da eredugarriak eta beste bat nahiko onak edo onak direnak. Motibazio sistema bat ere bada. Ez badago batzorderik ez dago inor espresuki ezeren atzetik ibiltzeko, X. Armendaritzek ere adierazi du lanpetuta egongo dela. Nik eta beste inork, hala ere, ikus dezake irizpideak betetzen diren ala ez, komentatu eta bozkatu, baina norberak baloratu behar du Nabarmenduenera bidaltzeko moduan dagoen. -[[Lankide:Iñaki LL|Iñaki LL]] ([[Lankide eztabaida:Iñaki LL|eztabaida]]) 18:40, 10 abendua 2017 (UTC)
::::Ez dut nahi honek ematea ping-pong partida bat [[Eguzki-sistema]] artikuluari buruz, baina uste dut adibide ona dela eztabaidarako. Ados nago {{u|Iñaki LL}} artikuluak zuzendu behar direnaren horrekin, eta zuk esan arte ez nintzen konturatu nire Firefox Quantum berrian Xuxen desagertuta nuela. Orain zuzenduta dagoela uste dut, baina emango diot beste begiratu bat. Kontua, ordea, beste bat da: bikain eta perfekzioaren artean dagoen tartea. Bikain 9 bat da, perfekto 10. Perfekzioa ez existitzen, eta ingelesezko artikuluan begira zer dioen: ''"'''Solar System''' is the main article in the '''Solar System series''', a featured topic. This is identified as among the best series of articles produced by the Wikipedia community. If you can update or improve it, please do so."'' Eta hala ere maiztasun handiz aldaketak dituen artikulua da. Perfekzioa ez da Wikipediarako kontu bat, eta beraz nik ez diot beldurrik 9ko artikulu bat bozkatzeari. Artikulu ingelesezko [[:en:Big Bang]] artikulua... nik neuk egin dizkiot zuzenketa batzuk teorian bikaina den artikulu horri. Azken finean hori da Wikipediaren funtsa.
::::Batzorde bat proposatzen duzu (aukera posible gisa, beti ere), {{u|Xabier Armendaritz}}, eta uste dut ez dela soluziorik onena, alde batetik lana ematen dielako pertsona zehatz batzuei eta, gainera, batzorde bat baduzu arbitratzeko beste ente bat behar duzulako, proposatzen duenak eta batzordearen erabaki "inapelablearen (?)" arteko gatazkak konpontzeko.
::::Bozketa sano batean aipatzen dira zeintzuk diren ikusten diren puntu ahulak, lantzen dira, eta laguntzen da. Eta lankide gehiago sar daitezke zuzenketak egitera. Begiratu, adibidez, Eguzki-sistema artikuluak izan dituen aldaketa guztiak azken egunetan, baita zuzenketa eta kontrazuzenketak ere (Eguzkia letra larriz, adibidez). Gure komunitatea nahikoa heldua da prozesu garden bat egiteko, eta bakoitzak irizpide ezberdinen arabera atzera edo aurrera botatzeko. Bi irakasle ezberdinek lan berdinari nota ezberdina jar diezaioketen bezala, ez da ''irakasleak mania dit'', baizik eta gauza bati besteari baino garrantzia handiagoa ematen diola batek. Nik, adibidez, erreferentzia eta irudiei ematen diot garrantzia izugarria; beste batek emango dio sintaxiari; hark atalak orekatuak egoteari. Eta guztiok beteko ditugu aipatzen diren bozketa irizpideak, baina blaoratuko dugu hau eta bestea badituela eta bakoitzak honi EDO besteari emango dio garrantzia handiagoa.
::::Beraz, eta gehiegi ez luzatzearren gaia. Behar genuena zen sistema irekiago bat, argiago markatzen zuena prozesua nolakoa zen, eta egindako lanik onena saritzeko modua izango zuena. Ez badu honela funtzionatzen (agian ez), beti dago aukera hemendik tarte batera aldatzeko. Hori da dugun gauzarik onena. -[[Lankide:Theklan|Theklan]] · [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|Eztabaida|18px|link=Lankide eztabaida:Theklan]] · [[Fitxategi:Mail-closed.svg|18px|E-maila|link=Aparteko:Emailuser/Theklan]] 19:18, 10 abendua 2017 (UTC)
 
:::: Ados gaude orduan! "hartu zeorrek zama eta ez besteei pasa", hori da sistema honek proposatzailearen bitartez egiten dutena. Sistema honetan ''Artikulu Nabarmenduak'' soilik doaz Azalera, ondo bereizten da zein izango den den on eta zein nabarmendu. Ez naiz aldekoa, baina inork nahiko balu ''Artikulu Ona'' azalera joatea ere, proposatu dezala. Pertsonalki bozketa gorriek miresmena sortzen didate, izan ere, egia baita batzuetan bozketetan [[Isiltasunaren espiral|isiltasun espiral]] bat gertatzen dela. Artikulua nabarmendua izateko modukoa ez dela uste baduzu, on egiten diguzu guztioi hori adierazten.-[[Lankide:Xabier Cañas|Xabier Cañas]] ([[Lankide eztabaida:Xabier Cañas|eztabaida]]) 18:58, 10 abendua 2017 (UTC)