William Shakespeare: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Euskaltzaindiak arautua: «Idatzizkoan, letra da oinarria, eta letra hartu behar da kontuan deklinatzeko. [...] [Adibidez:] Shakespeareren»
11. lerroa:
[[Warwickshire]] konderriko [[Stratford-upon-Avon]] herrian jaioa, eskularrugile eta herriko [[baile]]a zuen aita, John Shakespeare, eta burges-leinu zaharrekoa ama, Mary Arden. Ez da ezagutzen zehatz-mehatz zein egunetan jaio zen, baina [[1564]]ko [[apirilaren 26]]an bataiatu zuten Stratfordeko Hirutasun Santuaren elizan; adituek [[San Jurgi Eguna|San Jurgi egunean]], [[apirilaren 23]]an, jaio zela uste dute, [[1616]]an hil zen egun berean hain zuzen ere. Gauza segurua da Stratfordeko Grammar Schoolera joan zela ikastera, eta han, [[Oxfordeko Unibertsitatea|Oxforden]] ikasitako maisuen bidez, [[latin]]a ikasi eta letra klasikoei buruzko ohiko ikasketak egin zituela. Gaztetatik maitemindurik, [[1582]]an berak baino zortzi urte gehiago zituen [[Ann Hathaway]]rekin ezkondu, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Suzanne, Judith eta Hamnet.
 
[[Fitxategi:William Shakespeares birthplace, Stratford-upon-Avon 26l2007.jpg|thumb|left|250px|<small>John ShakespearenShakespeareren etxea, ustez Williamen jaiotetxea, [[Stratford-upon-Avon]]en.</small>]]
 
Jakiteko dago oraindik Shakespearek zer egin ote zuen hurrengo urteetan; beharbada herri txiki bateko maisu izan zen, eskolari buruzko gai asko baitaude Shakespeareren lanetan eta horietan, ikasleena baino gehiago, irakasleen ikuspegia agertzen delako. Badirudi, ordea, [[1587]]an [[Londres]]era joan eta antzerki giroetan sartu zela, hasieran ikusle nobleen zaldiak zaintzen nonbait, baina hortik aurrera aktore lanetan lehenik eta egile anonimo gisa gero. Hemen eszena-astintzailetzat (''Shake-scenes'') salatu zuen [[Robert Greene]] egile ezagunak.
56. lerroa:
Baina artista guztiek bezala, Shakespearek ere ikasi beharra zuen, bere ahalmenak probatu beharra, eta antzerkia erabili zuen horretarako. Honela, ''Titus Andronicus'' antzezlana nahaspila odoltsua bada ere, nahaspilari hori beharrezkoa izan zen gero ''Macbeth'' eta ''King Lear'' obretako izu kontrolatua lortu ahal izateko. Eta ''Henry VI''-ko alegiazko istorioek eta gehiegikeriek, berriz, ''Richard III'' antzezlan bikaineko zital makiavelikoaren une gorenera eramaten gaitu zuzen-zuzenean.
 
== ShakespearenShakespeareren ezizenak ==
 
=== Lehenengo hautagaia: ===
131. lerroa:
* [http://www.opensourceshakespeare.org/ Open Source Shakespeare] {{en}}
* [http://openshakespeare.org/ Open Shakespeare] {{en}}
* [http://internetshakespeare.uvic.ca/ ShakespearenShakespeareren internetekoInterneteko argitalpenak] {{en}}
 
{{bizialdia|1564ko|1616ko|Shakespeare, William}}