Adolfo Guiard: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Galeria: +Bakioko baserritarra
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikia eta tipografikoa
32. lerroa:
== Bere Obra ==
 
Bilbora heldu eta berehala, ospea hartzen hasi zen eta 1887an, Sociedad Bilbainak hiru koadro eskatu zizkion. Cluba modernizatu nahi izan zuen momentu horretan presidente zen Ayarragarayk, eta horretako hiru margolan egin zituen artistak: ''La ría de Axpe'', ''En la terraza'' eta ''Cazadores en ''la Estación del Norte''. Hauetan, artistak Bilboko eguneroko gauzak islatzen ''saiatu zen, hala nola, zamaontziak itsasadarrean zehar, pertsonak hondartza ondoko kafetegietan, trenak, garai industrial horren kea… sortzen hariari den burgesia bilbotarraren islapena egin zuen (hauek asialdiko ekintzak: ehiza, kirolak…) eta gizarte bilbotarraren errepresentazioa orokorrean.
 
Guiarden lan bikainena eta ezagunena, ''La niña del clavel'' edo ''Suburbio'' izenekoa da. [[Édouard Manet|Manet]] eta Degasen eragin nabarmena duen obra da eta koloreen erabilera guztiz delikatuan zuen maisutasunaren erakusgarri dena. Izan ere, koloreen fintasuna eta aberastasuna nabarmentzen da beti Guiarden pinturan.  Gama monokromatiko urdina da nagusi koadroan, neskak ahoan duen krabelin gorriak hausten duena.
 
Horrez gain, aire librean margotzeko joera erakutsi zuen, naturatik gertu. Horregatik, Bakiora joango da bizitzera, landa eremuko bizimodua duen herria. Bertan, pintura berri bat egingo du, non paisaia bigarren plano batean mantenduko du orain arte bezala eta arreta berezia eskainiko dio bertako pertsonei eta bere bizimodu eta landa eremuan egiten duten lanari. Hemen, berdea izango da kolore esanguratsuena, eta apurka-apurka urdinak eta grisak ere protagonismoa eskuratzen joango dira.