«Adolfo Guiard»: berrikuspenen arteko aldeak

Zuzenketa eta lotura: Sociedad Bilbaina
t
(Zuzenketa eta lotura: Sociedad Bilbaina)
1885-1886 inguruan Bilbora itzuli egin zen. Bertan Nicoár Viar, Oscar Rochelt eta Alvaro Alcalá Galianoren irakasle izan zen, eragin handia izanik, batez ere, azkenengoaren pinturan. Beste bi ikasleak, batez ere Viar, ideia politiko nazionalistengana hurbildu zuten Guiard, “Euskalerria” elkartean sartuz. Elkartea 1891ean banatu egin zenean garatu zuen Guiardek nazionalista sakonagoa, foruen defendatzaile sutsua izan baitzen. Garai honetan ezagutuko du [[Sabin Arana|Sabino Arana]] eta bere ideologiarenganako hurbilketa bat izango du, naiz eta gero liberalismoaren babesle izango denez nazionalismotik aldendu egingo den.
 
1887an Bilboko[[Sociedad SozietateakBilbaina]] hiru mihise agindu zizkion (iruzkinen atalean gehiago hitz egingo dugu hauetaz). Honen ostean, Bakiora joango da eta orduan hasiko da benetan inpresionismoa lantzen kritika zorrotzak jasoz estilo erabat berria baitzen lurralde honetan. Kritika zorrotzenak D. [[Antonio Trueba]]ren aldetik etorri ziren “[[El Noticiero Bilbaíno]]” egunkarian. “El aldeano” koadro inpresionista kritikatu zuen estilo horrek, lantzen zuten artista eta inguruko intelektualez gain besteak ez zutelako ulertuko eta erabat estilo desatsegina bezala deskribatu zuen. Halaber, Unamuno bezalako artisten oniritzia ere jaso zuen. Aipagarria da ere urte hauetan izan zirela ere bere bakarkako lehenengo erakusketak Bilbon, 1887. Urtean Bilboko Sozietatean eta “Au monde elegant” eraikinean 1888an, baita ere oso kritikatuak.
 
1890ean, Murueta ingurura joan zen bizitzera. Bertan, Bakion bezala, paisaiak eta landa eremuak hartu zituen eredutzat bere lanetarako. Ondoren, 1900. urte inguruan, Gorlizen bizi izan zen denbora labur batez Etxatxunera (Deusto) joan baino lehen. Urte horretan, Arte Modernistako lehenengo erakusketa egin zen Bilbon, guztira 6 erakusketa eginez 1900-1910 urteen artean. Guiard, [[Manuel Losada|Losada]] eta Guinea bultzatu zituzten batez ere erakusketa hauek eta bertan gure artistaren koadroak egon ziren erakusgai beste artista moderno ospetsuekin batera. Erakusketa hauek bere izena oraindik ere ospetsuago egiteko balio izan zuten kritika zorrotzak jaso zituen arren. Hala ere, guztiak ez ziren kritikak izan garaiko pertsona garrantzitsuen babesa ere izan zuen, hala nola, Sotarenak edo Alberto Aznarrenak. 1902an, Parisen beste erakusketa kolektibo bat egin zuten artista moderno espainiarrek  Silberbergen galerietan. Bien bitartean, Guiardek bakarkako erakusketak egiteko aukera izan zuen Regoyosekin idatzi zen gutun batzuetan ikusi daitekeen moduan, baina ez zuen inoiz aukera hau aprobetxatu.
16.596

edits