Mo Farah: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: 2016ko Olinpiar Jokoetako atletak kategoria eransten
biografia
4. lerroa:
 
[[2012ko Udako Olinpiar Jokoak|2012]] eta [[2016ko Udako Olinpiar Jokoak|2016ko Olinpiar Jokoetan]] urrezko domina lortu zuen 5000 metro eta 10.000 metroko lasterketetan, [[Lasse Virén]] eta gero, historian emaitza hori lortu duen bigarren korrikalaria izanik.
 
== Biografia ==
Farah [[Eugene]]n bizi da, [[Oregon]] estatuan, eta Alberto Salazarren gidaritzapean lan egiten du. [[Arsenal Football Club|Arsenal F. C.]]eko jarraitzailea da.
 
1993 an bere herrialdea utzi zuen errefuxiatu moduan eta bere aita bizi zen lekura abiatu zen, [[Londres]]era. Feltham Community izeneko eskolako fisikako irakasleak, Alan Watkinson, bere dohainez konturatu zen. Farahk futbolean eta [[Xabalina jaurtiketa|xabalina]] jaurtiketan talentua zeukan baina laster konturatu zen aparteko korrikalaria zela. 5 urte jarraian izan zen gazte mailan Ingalaterrako cross txapeldun eta 2001ean Europako azpitxapeldun izan zen diziplina honetan.
 
2006an ospetsu bihurtu zen 5000 metroko proban 13:09,40ko marka egin baitzuen eta Erresuma Batuetako historian egindako bigarren denborarik onena baitzen, David Mocroften atzetik. Handik hilabetera Gotenburgon, distantzia berdinean, zilarrezko domina lortu zuen Europako atletismo txapelketan. Denboraldi bukaeran Europako cross txapelketa irabazi zuen.
2007an Osakako munduko txapelketan seigarren gelditu zen 5000 metroko distantzian. 2008an, Valentzian, pista estalian egindako munduko atletismo txapelketan seigarren postua lortu zuen 3000 metroko distantzian eta urte berean, Pekingo Joko Olinpikoetan finalera heltzea ez zuen lortu.
 
*2008ko neguan forma onean zegoenez Europako Cross txapelketan zilarrezko domina lortu zuen.
*2009ko otsailean pista estalian britaniako 3000 metroko marka gainditu zuen, ordurarte Steve Cramen eskuetan zegoena, eta martxoan, distantzia berean, pista estalian, Europako txapeldun egin zen.
*2009an Berlinen ospatutako Munduko Atletismo Txapelketan 5000 metroko distantzian zazpigarren amaitu zuen. Bi hilabete beranduago Great South Run-ean 10 milla egin zituen 46:25 denboran, historiako hirugarren britaniar azkarrena distantzia honetan.
*2010ean Bartzelonan ospatutako Europako Atletismo Txapelketa irabazi zuen, 5.000 eta 10.000 metroko distantzietan.
*2011ko Munduko Atletismo Txapelketan 5.000 metroko distantzian urrezko domina lortu zuen eta zilarrezkoa 10.000 metroan.
*2011ko urriaren 15ean [[Arona (Tenerife)|Arona]]n (Tenerife) ospatutako Europako Atletismo Galan, Europako atletarik onena hautatu zuten.
*2012ko Londreseko Joko Olinpikoetan 10.000 eta 5.000 metroko distantzietan urrezko domina lortu zuen.
*2013ko uztailaren 19an 1.500 metroko distantzian Europako errekorra gainditu zuen, ordura arte [[Fermín Cacho|Fermin Cacho]]k honen jabetza izan zuen 16 urtetan.
*2015ean Pekingo Munduko Atletismo Txapelketan 5000 metroko txapelduna bihurtu zen.
*2016an, Rioko [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar joko]]etan, 5.000 eta 10.000 metroan lortu zituen urrezko dominak.
*2017ko Londreseko Munduko Atletismo Txapelketan munduko txapeldun egin zen 10.000 metroko distantzian.
 
== Ikus, gainera ==