Manex Goienetxe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Joserra Etxebarriaren aipua
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
Nekazari-familia batean jaioa, [[Bretainia]]ra joan zen ikastera; [[Batxilergo (Frantzia)|Batxilergoa]] [[Rennes|Roazhonen]] atera zuen [[1963]]an eta [[fraide]] ordenatu zen [[Ploermael]]eko kongregazioan [[1967]]an; fraide [[1972]] arte izan zen. [[1969]]an [[Tolosa Okzitania|Okzitaniako Tolosan]] [[Historia]]ko lizentzia atera zuen eta irakasle lanean hasi zen. [[Paue]]ko unibertsitatean maisu diploma atera zuen [[1981]]ean, [[DEA (titulua)|DEA]] delakoa<ref>''Diplôme d'études approfondies''.</ref> [[1982]]an eta doktoregoa [[1984]]an. Irakasle lanek [[Oloroe-Donamaria|Oloroe]], [[Lurda]] (biak [[Okzitania]]n), [[Donibane Lohizune]] eta [[Kastellin]]era ([[Bretainia]]) eraman zuten.
[[Ikas]] elkarteko idazkari [[1972]]tik [[1983]]ra, talde honek eta [[Euskaltzaindia]]k batera antolatu zuten [[Udako Euskal Unibertsitatea]]ren ikastaroak paratu zituen [[Donibane Lohizune]]n ([[1973]] eta [[1974]]an) eta [[Uztaritze]]n ([[1975]]-[[1976]]an); [[1977]]tik [[1979]]ra [[Udako Euskal Unibertsitatea|UEUko]] zuzendaria izan zen.{{aipuesaera2|Aipatu nahi ditut 5 pertsona, 5 unibertsitari handi, euskarazko unibersitatea sortzeko beharra defenditu zutenak, [[UEU]] sortzeko bidea markatu zutenak: [[Haritxelhar]], [[Piarres Xarriton|Xarriton]], [[Karlos Santamaria]], [[Txillardegi]] eta [[Manex Goienetxe]].|Joserra Etxebarria<ref>{{Erreferentzia|izena=Jose Ramon|abizena=Etxebarria|urtea=2017|izenburua=Katedralaren eraikuntza (Ikergazte 2017, Bideoa)|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|data=2017-05-09|url=https://www.youtube.com/watch?v=aGnpKgjZs-0&feature=youtu.be&t=6653|sartze-data=2017-12-04}}</ref>|komatxoen tamaina=20px|zabalera=600|kokapena=center}}
 
[[1975]]eko [[ekainaren 27]]an [[Euskaltzaindia]]k euskaltzain urgazle izendatu zuen eta [[Eusko Ikaskuntza]]ko kidea ere zen. [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaskako]] lehen langile finkoa izan zen ([[1977]]-[[1981]]) eta sare honetako irakasle eta beste ardura batzuk izan zituen erretiroa hartu arte ([[1981]]-[[2003]]) [[Kanbo]], [[Baiona]] zein [[Ziburu]]n. Unibertsitate irakaslea ere izan zen [[Paue]] eta [[Baiona]]n. Zazpi bat hizkuntza zekizkien: euskaraz gain [[frantses]]a, [[latin]]a, [[ingeles]]a, [[gaztelania|espainiera]], [[gaskoi (argipena)|gaskoi]]-[[okzitaniera]] eta [[nafar-aragoiera]]. Horrela lortu zuen euskaraz ez dauden [[Euskal Herria]]ri buruzko dokumentu andana aztertzea.