Swahili kultura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa:
'''Swahili kultura''' swahili edo waswahili herriaren kultura adierazpenak dira. Swahili herria Afrikako herrialdean zabaldu zen, [[Somalia]]tik [[Mozambike]]ra, [[Komoreak|Komore uharteak]] eta [[Madagaskar]]. Kultura honek historia luzea izan du eta horren adierazgarri leku desberdinetan gordetzen diren [[erorkin]]ak eta herri ustuak. Oraindik-orain swahili herriak bizirik dirau.
[[Fitxategi:Maeneo penye wasemaji wa Kiswahili.png|thumb|Gaur egungo swahili kulturaren mapa.]]
 
== Historia ==
Direla bi mila urtetik swahili hiriak garatu dira Afrikako ekialdearen kostaldean. Hiriok, merkataritzari esker, aberatsak ziren eta beste herriak erakarri zituzten. Horrela [[bantu]] hizkuntzetako herriak zonalde hauetara migratu zuten eta integratu ziren, hirien inguruko hizkuntza eta kultura bat sortuz. Arabiarrek multzo hauei al-Zanj («beltzak») deitu zieten. Zibilizazio hori, ondoren, Kenyara, Tanzaniara eta Mozanbikera zabaldu zen baita ere.ref>https://web.archive.org/web/20071029015303/http://whc.unesco.org/exhibits/afr_rev/africa-k.htm</ref> Hiri hauek musulmanak eta, aldi berean, oso kosmopolitak ziren, bakoitzak status politiko propio eta independentea izanik.
 
Hiri hauen oinarri ekonomikoa merkataritza zen: [[boli]]a, [[ebano]]a, [[urre]]a, [[sandalo]], [[esklabo]]ak... Haien sareak batez ere Afrikan eta Asian zabaldu ziren eta ondorioz, arabiarren, persiarren, txinatarren eragina ezagutu zuten halaber. Adibidez, [[1414]]ean [[Malindi]] hiriko batzorde batek Txinako Gortera [[jirafa]] bat eraman zuen. [[1417]] eta [[1419]] artean lehendabizi, eta [[1431]] eta [[1433]] artean gero, [[Zheng He]] almirante txinatarra eta musulmanak hiri hauek ezagutzeko bi ibilaldi egin zituen. [[Lamu uharteak|Lamu uhartetan]], bestetik gene txinatarrak aurkitu izan dira. Beste hiri swahili, [[Kilwa Kisiwani]], munduko hiri dotoreenetariko bat aipatua izan zen; [[Ibn Battuta]] hiria ezagutu zuen [[1331]]an eta berari buruz ''Rilha'' liburua idatzi zuen.
 
Swahili hirien dekadentzia [[Portugal]]go kolonizazioarekin eta europarren Amerikarako esklaboen merkataritzarekin batera hasi zen, [[XVI. mende]]an.<ref>Hooker, Richard: https://web.archive.org/web/20101206165748/http://www.wsu.edu:8080/~dee/CIVAFRCA/SWAHILI.HTM Civilizations in Africa - The Swahili Kingdoms. 1997. Washington State University.</ref> Ondorioz, hiri batzuk ustu ziren baina, hala ere, beste batzuk oraindik orain bizirik diraute.
 
==Erorkin ezagunenak==