Erregai-pila: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t →‎Teknologia: tipografikoa
42. lerroa:
 
== Teknologia ==
Erregai-pilaren funtzionamendua ohiko bateriaren antzekoa da. Elektrizitatea lortzeko, sustantzia kimiko ezberdinen erreakzioa gertatzea ezinbestekoa da. Alabaina, baterien ahalmenak limite bat du. Erregai-pilak, aldiz, erreaktiboen hornidura jarraitua ahalbidetzen du.
[[Fitxategi:Fuel cell ES.svg|thumb|418x418px|Erregai-pila baten funtzionamenduaren eskema.]]
Erregai-pila mota ezberdinak daudenez, PEM (ingeleseko ''Proton Exchange Membrane'') motakoa erabiltzen da beraien oinarrizko funtzionamendua azaltzeko. Pila mota honen oinarrizko eskema eskuineko irudian ikus daiteke. Bere osaerari erreparatuz, bi elektrodoz eratuta dago: anodoa (non erregaia oxidatzen den) eta katodoa (non oxidatzailea erreduzitzen den). Elektrolitoak, berriz, hiru funtzio betetzen ditu: isolatzaile elektrikoarena, eroale protonikoarena eta erreakzioen banatzailearena. Azken funtzio hori dela eta, elektroiak anodotik katodora bidaiatzeko, kanpo zirkuitu batez baliatzen dira. Era horretan, korronte elektriko bat sortzen dute. Protoiak, aldiz, anodotik katodora joateko elektrolitoa zeharkatzen dute. Katodoan, elektroiak, protoiak eta erregaia erreduzitzen dira, emaitza gisa produktuak sortuz. Erreakzio hori exotermikoa da, eta espontaneoa den arren, katalizatzaile gabe gertatzeko mantsoegia izaten da. Izan ere, normalean elektrodoak katalizatzaile moduan erabiltzen dira. Pila mota honetan, hidrogenoa erreduktorea izaten da eta oxigenoa oxidatzailea.