«Frantziako Estatu Orokorrak»: berrikuspenen arteko aldeak

No edit summary
[[Filipe Ederra]]ren eta Bonifazio VIII.aren arteko gatazkak ekarri zituen 1302ko Estatu Orokorrak. Kinka larri horretan, erregeak hiru estatuen aholkua jaso nahi zuen. Erregealdi horretan beste batzuetan deitu zituen erregeak, laguntza edo dirua emateko: denborak aurrera egin ahala, dirua izan zen deialdia egiteko zio nagusia.
 
Neurri batean, Estatu Orokorren osaketa beti berbera izan zen. Lehen Estatuko kideak (apaizak), Bigarren Estatukoak (nobleak), eta [[Hirugarren Estatu|Hirugarren Estatukoak]], (gainerakoak) biltzen zituen beti. Nolanahi ere, urteak joan, urteak etorri, haien benetako boterea aldatuz joan zen. Adibidez, [[XIV. mendea]]n, erregeak ezin zuen zerga orokorrik sortu. Koroaren menpe zuzeneko lurraldeetan ere, horrelakorik egin zezakeen, baldin eta justiziaren mailarik altuena haren esku bazegoen, bestela ez. [[Hiribildu]] pribilegiodunek beren buruari zergak jartzeko eskubidea zeukaten. Beraz, zerga orokorrak biltzeko, jaun eklesiastiko eta laikoen zein hiribilduen baimena behar zuen erregeak. Diru-laguntza horiek epe labur baterakoak izanda, Estatu Orokorrak nahiko maiz deitzen zituzten, eta erregeen gaineko boterea ez zen makala.
 
Alabaina, XIV. mendeko bigarren erdian, Koroaren menpeko lurralde osoan zehar biltzen ziren zenbait errege zergak iraunkor bihurtzeko joera izan zuten, Estatu Orokorrek eginiko bozketak gorabehera. Esate baterako, [[Joanes II.a Frantziakoa|Frantziako Joanes II.a]] ingelesek atzeman zutenean, hogei urtean erreskatea ordaintzeko beharrezko zergak bildu ziren Estatu Orokorrek inolako bozketarik egin ez zutela, nahiz eta urte horietan batzartu. Denboraren poderioz, [[XV. mendea]]ren bigarren erdirako, zerga nagusiak (''[[taille]]'' izenekoa, laguntzak eta [[gabela]]) iraunkor bilakatu ziren Koroaren onurarako, batzuetan Estatu Orokorren baimena emanda (hala, [[1437]]an laguntzen kasuan).
Anonymous user