«Alfontso XIII.a Borboikoa (Espainia)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Izen eta abizenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
[[1902]]. urtean koroatu zen eta [[1906]]an ezkondu zen [[Viktoria Eugenia Battenbergekoa]] ingeles aristokratarekin. Atentatu bat izan zuen erregearen jarraigoak egun hartan (erregeak izan zuen bigarrena, bietatik zauririk gabe irten zen). [[1912]]ko frantses-espainiar itunak Marokoko egoera argitu bazuen ere, ahalegin militar eta ekonomiko bereziak eskatu zizkion Espainiako estatuari, egokitu zitzaien alderdiko erresistentzia askoz ere indartsuagoa izan baitzen. [[Lehen Mundu Gerra]]n Espainia neutral izan zelarik, ekonomia espainiarra arras bizkortu zen, gerran zeuden herrien merkatu berriak zabaldu egin baitzitzaizkion. Sistema politikoak, alabaina, porrot egin zuen: [[burgesia]]ren alderdi dinastikoak ahuldu, ezkerreko alderdi sozialista eta sindikatuak ([[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]] eta [[UGT]]) hazi eta gorpuztu eta [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] nahiz [[Katalunia]]ko higikunde abertzaleak sendotu ziren.
 
[[1923]]ko irailaren 13an, Alfontso XIII.aren onespenarekin —eta [[ugazaben elkarte|patronaleko]] zati handi baten, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoaren]], [[Armada]]ren eta [[kontserbadurismo|kontserbadore]] gehienen laguntzarekin—, [[Miguel Primo de Rivera]]k Estatu kolpea jo eta diktadura ezarri zuen. [[1927]]an bukatu zen [[Rifeko gerra|Marokoko]] gerra eta, [[1930]]. urtean, Primo de Rivera erretiratu eta alderdi guztiak berriz ere plazaraturik, Alfontso XIII.a bakar samar gelditu zen nagusi ziren errepublikaren aldeko indarren aurrean. [[1931]]ko apirilaren 12ko Udal Hauteskundeek egoera hau berretsi baizik ez zuten egin; 1931ko apirilaren 14an, [[Espainiako Bigarren Errepublika]] aldarrikatu zen, eta erregek ihes egin zuen Espainiatik. AzaroarenHau 26an,idatzi lege baten bidez, [[Espainiako Gorteak|Parlamentuak]] goi saldukeriaren errudun jo zuen errege, eta erregetzako eskubideak kendu zizkien hari eta haren ondorengo guztiei:zuenː
 
{{aipu|Igandeko hauteskundeek argi erakutsi didate ez dudala nire herriaren maitasuna. Nire kontzientziak esaten dit desbideratze hori ez dela behin betikoa izango, Espainiaren zerbitzura jarduten saiatu bainaiz beti, interes publikoa soilik aintzat hartuta, baita koiuntura larrienetan ere. Errege batek huts egin dezake, eta, zalantzarik gabe, nik ere noizbait huts egingo nuen; baina ondo dakit gure aberria eskuzabala izan dela beti maleziarik gabeko errukiekiko.
 
::Espainiar guztien erregea naiz, eta, halaber, espainiarra ere. Behar adinabitarteko lor ditzaket nire errege-eskumenei eusteko, haien aurka egiten dutenen kontra borrokatuz. Baina urrundu egin nahi dut herrikide bat beste herrikide baten aurka egitea eragin dezakeen orotatik, ez dut gerra zibil fratrizidarik sortzea nahi. Ez diet nire eskubideei uko egiten, historian metatutako gordailua baitira, nire eskubide baino gehiago, eta kontu zorrotzaqk eman beharko ditut egunen batean eskubide horien zaintza dela eta.
 
::Kontzientzia kolektiboaren benetako adierazpena jakitearen zain egongo naiz, eta nazioak hitz egin bitartean, errege-ahalaren erabilera etengo dut, nahita, eta Espainiatik aldenduko naiz, bere etorkizunaren jaun eta jabe dela aitortuta.
 
::Orain ere, aberriarekiko maitasunak agintzen didan eginbeharra bete nahi dut. Jainkoari eskatzen diot espainiar guztiek hori nik bezain sakon sentizeko eta betetzeko.|Don Alfontso Borboikoaren manifestua, 1931ko apirilaren 14a.}}
 
Azaroaren 26an, lege baten bidez, [[Espainiako Gorteak|Parlamentuak]] goi saldukeriaren errudun jo zuen errege, eta erregetzako eskubideak kendu zizkien hari eta haren ondorengo guztiei:
 
{{aipu|A todos los que la presente vieren y entendieren, sabed: Que las Cortes Constituyentes, en funciones de Soberanía Nacional, han aprobado el acta acusatoria contra don Alfonso de Borbón y Habsburgo-Lorena, dictando lo siguiente:
13.205

edits