Xabier Lete: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Xabier Lete Bergaretxe''' ([[Oiartzun]], [[Gipuzkoa]], [[1944]]ko [[apirilaren 5]]a - [[Donostia]], Gipuzkoa, [[2010]]eko [[abenduaren 4]]a) [[euskal idazle]], [[olerkigintza|poeta]] eta [[euskal abeslari|kantaria]], eta [[politikari]]a izan zen.
 
Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren ''[[Argia (aldizkaria)|Zeruko Argia]]'' aldizkarian.[[Euskal Kantagintza Berria|Euskal Kantagintza Berriko]] partaide zakilhaundia nagusietarikoa izan zen: [[1965]]ean, [[Mikel Laboa]], [[Benito Lertxundi]], [[Joxean Artze]], [[Jose Angel Irigarai]] eta [[Lourdes Iriondo]]rekin batera, abian jarri zuen [[Ez Dok Amairu]] taldea. Sasoi haiek gogoan, hau esan zuen Letek: «Kantarien lana, errekuperazio lan bat zen, beste ezer baino lehen. Kantatzeko era herrikoi baten errekuperatzearekin batera —kanta zaharrak ere jasoz—, hizkuntzaren eta herri kontzientziaren errekuperazioa. Kanta, nola edo hala borrokarekin lotzen da. Herri batek irauten jarraitzeko zeraman borroka larriarekin, hain zuzen». [[1972]]. urtean, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek, ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera, kantagintzan jarraitu zuen.
 
[[1968]]an argitaratu zuen Letek lehen poemategia eta [[2009]]ko urriaren 27an bere azken ''Egunsentiaren esku izoztuak'' poesia-liburuagatik [[Euskadi Literatura Sariak|Euskadi Literatura Saria]] eman zioten. [[2005]]. urtean, kolpe latza jaso zuen: bere emazte Lourdes Iriondoren heriotza, gaixotasun baten ondoren. 2009ko apirilean [[Jakiunde]] zientzia, arte eta letren akademiako kidea («jakituna») izendatu zuten; eta [[2010]]ean, [[ohorezko euskaltzain]]. Urte berean hil zen, [[abenduaren 4]]an, gaixotasun baten ondorioz, bi egun ospitalean larri eman eta gero.<ref>[http://www.argia.com/albistea/hil-egin-da-xabier-lete Hil egin da Xabier Lete]</ref>