Xabier Euzkitze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
{{artikulu babestua}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Xabier Peritz Mendizabal''' —'''Xabier Euzkitze''' goitizenaz ezaguna— ([[Azpeitia]], [[Gipuzkoa]], [[1966]]ko [[ekainaren 9]]a) [[kazetaritza|kazetaria]], [[euskaltzaletasun|euskaltzalea]] eta [[bertsolari]] profesional ohia da. Umetatik euskaltzalea eta pilotazalea, ogibide bihurtu ditu zaletasun horiek: [[ETB 1]] telebista katean jarduten du, esku huskako pilota partiden emankizunetan esatari (gehienetan, [[Joxean Tolosa]] pilotari ohia lagun) eta hainbat umore nahiz elkarrizketa saioren aurkezle, betiere euskaraz. [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan ulertuko den [[euskara batu]]a erabiltzearen aldezle sutsua, betiere tokian tokiko aberastasunak jasota, [[euskalki]]ak maite baititu: [[gipuzkera]] da ondoen dakiena, baina lanaren eta lagunen bitartez [[bizkaiera]]z eta [[behe-nafarrera]]z egiten ere ikasia du. Nortasun handikoa, bertsolari zaharrek gogotik jo zioten adarra [[belarritako]]ak jantzita ibiltzen zelako, eta [[albistegi]]ak belarritako eta guzti aurkeztu zituen lehen gizona izan zen [[Euskal Telebista|ETBn]].<ref name=Lete20131013>Onintza LETE ARRIETA: [http://urolakosta.hitza.info/files/2013/10/13-10-03_Arkupean-web.pdf «Xabier Euzkitze: "Inork ezin nau pilotarien abizenak gaizki ahoskatzera derrigortu"»], ''Urola Kostako Hitza'', 2013-10-13.</ref><ref name=Esnaola200611>Enekoitz ESNAOLA: [http://uztarria.com/herri_aldizkaria/2006/78/04/index_html «Hitz batean, komunikatzailea»], ''Uztarria'', 2006ko azaroa.</ref>