Foruak Eraldatzeko Legea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura zuzenketa: José Alonso Ruiz de Conejares
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Lotura:Foruen monumentua
2. lerroa:
 
== Historia ==
[[File:Monumento a los fueros.jpg|thumb|[[Foruen monumentua]] Iruñean]]
[[1839]]ko [[abenduaren 25]]eko [https://es.wikisource.org/wiki/Ley_de_Confirmaci%C3%B3n_de_Fueros Foruak Berresteko Legea] [[Nafarroa Garaia]]ren izaera [[foru|forala]] eta [[s:es:Constitución española de 1837|1837ko Espainiako Konstituzioa]]k ezarritako erregimen [[liberalismo|liberala]] elkartzen saiatu zen. Konstituzio hori Espainian [[Maria Kristinaren erregeordetza|Maria Kristina Borboikoa erregeordea zela]] eta [[Lehen Karlistaldia|Lehen Karlistaldi]] bete-betean ezarri zen, [[1812ko Espainiako Konstituzioa|1812ko konstituzioan]] inspiratuta eta [[Espainiako Alderdi Progresista|progresisten babespean]]. Lehen Karlistaldia Espainiako lege bilakatutako konpromiso batekin amaitu zen: [[Bergarako Besarkada]], hitzez foruak berresten zituena eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan berretsitakoa. Hitzarmenak Espainiako lege baten forma hartu zuen, aipatutako Foruak Berresteko Legea (1839). Lege horrek, ordea, klausula bat gehitu zion gerra amaitu zuen Bergarako Besarkadari: berretsi bai, baina "[foruek] batasun konstituzionalari kalte egiten ez badiote".