El Pensamiento Navarro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Argazki galeria
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura zuzenketak:El Liberal, Ekintza Talde Karlistak
33. lerroa:
Aurrekoa ''[[La Lealtad Navarra]]'' izan zuen<ref>[http://www.diariodenavarra.es/centenario/seccion.asp?id=medios Diario de Navarra: ''La prensa navarra en el siglo XX'']</ref>. Lehendabiziko zenbakia 1897ko urriaren 17an argitaratu zuten, [[Eustaquio Etxabe|Eustaquio Etxabe Sustaeta]] zuzendaria izanik. 1900eko azaroaren 3tik 1901eko martxoaren 13ra ixtea agindu zuten [[Katalunia]]n izandako balizko matxinada [[Karlismo|karlista]] zela eta. Bitarteko horretan, ''[[El Noticiero Navarro]]'' izan zuen oinordeko<ref>{{erreferentzia| egilea=Idazle asko| izenburua = El Libro de oro de Navarra.| data = 1997| argitaletxea = [[Uharte (Eguesibar)|Uharte]]: [[Zeroa Multimedia SA]]| id = 11300-97}}</ref>. 1911 arte ''Egunkari Karlista'' azpititulua bazuen ere, ordutik aurrera ''Egunkari Tradizionalista'' aukeratu zuen azpititulua.
 
[[Miguel Primo de Rivera]]ren diktadurapean, [[liberalismo|liberalak]] zentralistatzat izateagatik berriro itxi zuten 1925eko urtarrilaren 31tik martxoaren 25ra eta 1926ko irailaren 5etik irailaren 21era<ref name="aunamendi">[http://www.euskomedia.org/aunamendi/26899 Auñamendi Entziklopedia: El Pensamiento Navarro]</ref>. [[Espainiako Bigarren Errepublika]]n sutsu borrokatu zuen erregimen berria eta 1932ko [[Sanjurjada]]ren ondoren berriro itxi zuten, ''[[La Tradición Navarra]]'' karlista eta ''[[Diario de Navarra]]'' alfontsozaleekin batera. 1936an, laster egin zuen [[errekete]] eta matxinoen alde. Horiek [[Donostia]]ko ''[[La Noticia]]'' eta [[Bilbo]]ko ''[[El Liberal (Bilbo)|El Liberal]]'' egunkarien materiala konfiskatu zuten<ref name="aunamendi" />.
 
Aldiz, 1937ko apirilaren 19an, [[Francisco Franco]]ren dekretu baten bitartez, [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|Falange]] eta [[Comunión Tradicionalista]] erakundeak batu egin ziren, eta karlistek Editorial Navarra SA sortu eta egunkaria mantentzea lortu zuten. Horrela ez zen [[Espainiako Mugimendu Nazionala|Mugimendu Nazionalaren]] beste komunikabide bihurtu, nahiz eta zentsura jasan<ref>{{erreferentzia| egilea= Villanueva, Aurora| izenburua = El carlismo navarro durante el primer franquismo, 1937 - 1951| data = 1998| argitaletxea = [[San Sebastián de los Reyes]]: Actas| isbn = 84-87863-71-X}}</ref>. Frankismoaren hasieran, editoriala erregimenaren aldekoa izan bazen ere, 1960ko hamarkadaren bukaeran, [[Vatikanoko II. kontzilioa]]ren ondoren eta erregenahi karlista [[Carlos Hugo de Borbón Parma]] zela, kritiko bihurtu zen. Hori zela eta, 1968an berriro itxi eta [[Javier María Pascual]] zuzendaria [[Segoviako probintzia]]ko [[Riaza]]n erbesteratu zuten<ref name="aunamendi" />.
 
Urte hartan [[Comunión Tradicionalista]]ren barnean, [[Ekintza Talde Karlistak|Grupos de Acción Carlista]] (GAC) izeneko erakundea sortu zen, [[sozialismo autogestionario]] bultzatu eta [[Euskadi Ta Askatasuna|ETArekin]] harremana zutenak. Bada, 1970eko abuztuan bonba bat jarri zuten egunkariaren inprimategian zuzendariaren egoera salatzeko<ref>[http://www.cefid.uab.es/files/transicio-1.pdf Centre d'Estudis sobre les Èpoques Franquista i Democràtica]</ref> Hala ere, [[Espainiako trantsizioa|Espainiako Trantsizio Demokratikoan]], egunkariak jarrera erregionalista eta [[eskuin mutur|ultraeskuindarra]] azaldu zuen<ref>[http://www.ehu.es/zer/zer8/8carlos12.html Carlos Barrera eta José Javier Sánchez Aranda: ''El discurso periodístico sobre la amnistía general de 1977, a través de la prensa de Madrid, País Vasco y Navarra'']</ref>. Karlismo barneko eztabaidak 1981eko urtarrilaren 13an bere behin betiko ixtea eragin zuen.
 
== Zuzendariak ==