Ionako abadia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
24. lerroa:
 
== Historia ==
[[563]]. urtean [[Kolunba Ionakoa|San Kolunba]] leku honetara ailegatu zen hamabi jarraitzailerekin, eta monasterioa sortu zuen. [[Pikto]]en eta eskoziarren artean kristautasuna hedatzeko erdigunea izan zen. [[Kellseko liburua]]z gain [[Irlandako Kronika]] ere bertan idatzi zen 740 arte.
 
795ean [[vikingo|bikingo]]ek eraso egin zioten abadiari eta IX mendean eraso gehiago etorri ziren. 806an esate baterako 68 monje hil zituzten gaur egun ''Martirien badia'' deitzen den tokian. Eraso hauek zirela eta, monjeek [[Kellseko abade-etxea|Kellseko abadiara]] (Irlandara) egin zuten ihes babes bila, eta liburuak beraiekin eraman zituzten, hortik Kellseko liburuaren izena. Beste monje batzuek Europara egin zuten alde, [[Belgika]], [[Frantzia]] edo [[Suitza]]ra. Ionan jarraitzea erabaki zutenek bikingoen eraso gehiago jasan zituzten eta, abadia erre egin zuten arren, komunitate batek bertan jarraituko zuela uste da.