Kontinenteen jitoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Kontinenteen jitoaren frogak:'''[[Fitxategi:Pangea animation 03.gif|thumb|Pangearen zatitze animazioa]]
'''Kontinenteen jitoa''' masa kontinentalak elkarrekiko mugitu egiten direla esaten duen teoria da. Kontinenteak mugitzen zirela Abraham Orteliusek proposatu zuen eta [[Alfred Wegener]] meteorologo alemaniarrak teoria garatu zuen 1912an<ref>{{Erreferentzia|izena=Wegener, Alfred,|abizena=1880-1930,|izenburua=The origin of continents and oceans|url=https://www.worldcat.org/oclc/487647|isbn=0486617084}}</ref>. Baina, 70. hamarkada arte, noiz plaken tektonikaren teoria proposatu zen, ez zen egoki azaldu jitoaren zergatia. Teoria berri hau Wegenerren teorian eta [[Lurrazal ozeaniko|lurrazal ozeanikoaren]] hedapenean oinarritu zen.
 
== Aurreko Teoriak ==
[[Fitxategi:Alfred Wegener Die Entstehung der Kontinente und Ozeane 1929.jpg|thumb|251x251px|Kontinenteen jitoa Wegenerren arabera]]Kontinenteen jitoaren ideia zabaldu aurretik lurra zurruna zela eta kontinenteak finkoak zirela pentsatzen zen. Hala ere, hainbat ikertzaile, haien artean  [[Abraham Ortelius]] <ref>{{Erreferentzia|izena=James|abizena=Romm|izenburua=A new forerunner for continental drift|orrialdeak=407–408|hizkuntza=En|data=1994-02-03|url=http://www.nature.com/doifinder/10.1038/367407a0|aldizkaria=Nature|alea=6462|zenbakia=367|doi=10.1038/367407a0|sartze-data=2017-11-30}}</ref>, [[Alexander von Humboldt]] eta [[Antonio Snider-Pellegrini]], konturatu ziren Ozeano Atlantikoko kontrako aldeetan zeuden kontinenteen kostaldeek forma osagarriak zituztela. Hau dela eta, lehenagotik ere proposatu izan ziren kontinenteak denboran zehar desplazatzen ziren ereduak, hau da, Wegener ez zen kontinenteak noizbait elkarturik egon zirela proposatzen lehena izan
 
Adibidez, [[Eduard Suess]]<nowiki/>ek 1885ean [[Gondwana]] [[Superkontinente|superkontinentea]] proposatu zuen, baina honen banaketa Ozeano Atlantikoaren hondoratzeari egokitu zion. Era berean, [[Frank Bursley Taylor]]<nowiki/>rek<ref>{{Erreferentzia|izena=A. C.|abizena=Lane|izenburua=Frank Bursley Taylor (1860-1938)|orrialdeak=176–178|data=1944|url=http://www.jstor.org/stable/20023483|aldizkaria=Proceedings of the American Academy of Arts and Sciences|alea=6|zenbakia=75|doi=10.2307/20023483|sartze-data=2017-11-30}}</ref> 1910ean proposatu zuen [[Kretazeoa|Kretazeoan]] Lurra eta Ilargia gaur egun baino gertuago zeudela eta horren eraginez Ilargiak Lurrean eragindako indar grabitazionalak mugiarazi zituela.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Apraiz Atutxa, Arturo,|abizena=1967-|izenburua=Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/433323972|isbn=8484380750}}</ref>
 
== Kontinenteen jitoa Wegenerren arabera ==
27. lerroa:
Mesosaurus orain dela 270 Mu bizi izan zen narrastia
]]
Kontinente ezberdinetan aurkitutako harriak aztertzean, bertako aztarna paleontologiko askok kointziditu egiten zela ohartu zen Wegener. Esaterako [[Glassopteris]] izeneko landarearen aztarnak Hego Amerikako eta Afrikako hegoaldean, Antartikan eta Australian aurki daitezke. [[Mesosaurus]] narrastiarekin antzeko zerbait gertatzen da, orain dela 270 Mu bizi izan zen izaki honen aztarnak Hego Amerikan eta Hegoafrikan aurkitu direnez, eta honelako narrasti batek hain migrazio luzeak egiteko gai ez zela kontuan izanik, bi kontinente hauek garai horretan bateraturik egon behar ziren.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Rejoined continents [This Dynamic Earth, USGS]|url=https://pubs.usgs.gov/gip/dynamic/continents.html|sartze-data=2017-11-30}}</ref>
 
[[Charles Darwin]]-en eboluzioaren teoria ere aplikatuz hainbat ondorioetara iritsi zen Wegener; lur eremu bat beste guztietatik at mantenduz gero bere fauna eta flora propioak garatuko ditu Australiaren kasua den bezala. Adibide garbiena ugaztunena da; ugaztunak bi motatakoak dira plazentalak (indartsuagoak) eta [[Marsupialia|marsupialak]]; eta habitat bera konpartituz gero plazentalak gainjartzen dira. Ikerketen arabera orain dela 70 Mu marsupialak mundu osoan zehar hedaturik zeuden baina plazentalak agertzean hauek nagusitu ziren Europa, Asia eta Ipar Amerikan. Hego Amerikan aldiz orain dela 30-40 Mu arte marsupialak ziren nagusi. Ondorioz, orain dela 70 Mu Ipar Amerika eta Hego Amerika banandurik zeuden, eta orain dela 30-40 Mu elkartu ziren.
 
== Ondorengo teoriak ==
Teoria ez zen izan onartua hainbat urtez; alde batetik Wegenerrek kontinenteen mugikortasuna azaltzen zuen mekanismo fidagarririk definitu ez zuelako<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Historical perspective [This Dynamic Earth, USGS]|url=https://pubs.usgs.gov/gip/dynamic/historical.html|sartze-data=2017-11-30}}</ref>, eta bestetik bere teoriaren arabera kontinenteak hondo ozeanikoaren gainetik desplazatzen zirelako eta horrek sortutako frikzioa indartsuegia izango litzatekelako, kontinenteen desplazamendua ezinezko eginaz.<ref>{{Erreferentzia|izena=W. Brian|abizena=Simison|izenburua=plate tectonics: history of an idea.|url=http://www.ucmp.berkeley.edu/geology/techist.html|sartze-data=2017-11-30}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Alfred Wegener|url=http://www.ucmp.berkeley.edu/history/wegener.html|sartze-data=2017-11-30}}</ref> Hala ere, hainbat ikertzailek, haien artean [[Arthur Holmes]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Holmes, Doris L.,|abizena=1899-|izenburua=Elements of physical geology: the study of landforms;|argitaletxea=Nelson|data=1969|url=https://www.worldcat.org/oclc/133527|isbn=0174480202}}</ref> eta [[Alexander du Toit]], kontinenteen jitoaren teoriarekin jarraitu zuten lanean.<ref name=":0" />
 
1968an, Wegenerren kontinenteen jitoaren teoria eta [[Harry Hess]]-en [[Itsas hondoaren hedapena|hondo ozeanikoaren hedapena]]<nowiki/>ren teoria oinarritzat hartuta, [[Plaken tektonika|plaken tektonikaren teoria]] proposatu zen. Teoria honek Lurraren hainbat prozesu ditu:kontinenteen mugimendua, [[Lurrikara|lurrikaren]] eta [[Sumendi|sumendien]] kokapena eta mendikateen sorrera hauen artean.
 
1970eko hamarkadaren hasieran teoriak onarpen orokorra lortu zuen hainbat ikerketa egin ondoren.<ref>{{Erreferentzia|izena=Apraiz Atutxa, Arturo,|abizena=1967-|izenburua=Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/433323972|isbn=8484380750}}</ref>
 
== Ikus, gainera ==