«Silikato»: berrikuspenen arteko aldeak

192 bytes added ,  Duela 4 urte
ez dago edizio laburpenik
 
== Siliko-oxigeno tetraedroak ==
Silikato guztiek oinarrizko osagai berdina daukate, siliko-oxigeno tetraedroa hain zuzen ere (''tetra ='' lau; ''hedra ='' oinarria). [[Silizio|Siliziozko]] ioi txikiago bat inguratzen duten lau [[oxigeno]] ioietan oinarritzen den estruktura bat da. Siliko-oxigeno tetraedroa -4 kargadun ioi konplexu bat da; <chem>SiO4^4-</chem>'''.'''
[[Fitxategi:Fig14-3.jpg|thumb|
Tetraedro egitura
|134x134px]]
]]
Silikato guztiek oinarrizko osagai berdina daukate, siliko-oxigeno tetraedroa hain zuzen ere (''tetra ='' lau; ''hedra ='' oinarria). [[Silizio|Siliziozko]] ioi txikiago bat inguratzen duten lau [[oxigeno]] ioietan oinarritzen den estruktura bat da. Siliko-oxigeno tetraedroa -4 kargadun ioi konplexu bat da; <chem>SiO4^4-</chem>'''.'''
 
Naturan, tetraedro hauek konposatu neutroak osatzeko modu errezenetarikoena karga positiboko ioien adizioa da. Modu honetan, kimikoki egonkorra den estruktura bat eratzen da, katioien bidez loturiko tetraedro estruktura hain zuzen ere.
 
=== Beste silikato batzuen egiturak ===
Tetraedroak sortzeko kontrako karga elektrikoa ematen duten katioiek sortzen dituzten loturez gain, tetraedroak beraien artean lotu daitezke hainbat konfigurazio sortuz. Adibidez, tetraedroak lotu daitezke kate bakunak, bikoitzak eta xafla estrukturak sortzeko. Konfigurazio horietako tetraedroen arteko loturak sortzen dira tetraedroen silizio atomoak oxigeno atomoak konpartitzen dituztelako. Silizio atomoa lau oxigeno ioi handiagoz inguratuta dago eta ioi hauetatik bi, siliziorekin lotura osatzen dute eta aldiz beste biak ez dira konpartitzen. Ondorioz, tetraedroak batzen dira oxigeno ioiak konpartitzen direlako, horrela kate estruktura sortzen da.
[[Fitxategi:Egitura.png|thumb|204x204px|
Hiru silikato kate mota;
 
1 Kate bakuna
 
2 Kate bikoitza
 
3 Xafla estruktura
]]
Xafla estrukturan silizioa inguratzen duten oxigeno ioi gehiago konpartitzen dira, baina ioi bakartiak badaude. Aldiz, oxigeno ioi guztiak konpartitzen dituzten estrukturak existitzen dira, hauek estruktura tridimentsionalak dira.
 
== Silikato egituren muntaia ==
Silikatoen egitura gehienak, horien artean kate bakunak eta bikoitzak, ez dira konposatu kimiko neutroak. Baina [[tetraedro]] indibidualean bezala, egitura horiek, [[katioi]] metalikoen inklusioekin neutralizatuta daude. Silikatoen egiturak lotzeko gehien erabiltzen diren katioiak honako hauek dira: burdina (Fe), magnesioa (Mg), [[Potasio|potasioa]] (K), sodioa (Na), aluminioa (Al) eta kaltzioa (Ca). Katioi horietako bakoitzak, [[erradio atomiko]] eta karga desberdina dauka. Normalean, gutxi gora behera tamaina berdina duten [[Ioi|ioiak]], beraien artean ordezkatu daitezke. Adibidez, burdinaren ioia (Fe<sup>2+</sup>) eta magnesioarena (Mg<sup>2+</sup>) antzeko tamaina dutenez, beraien artean ordezkatu daitezke [[Mineral|mineralaren]] egitura aldatu gabe, eta gauza bera gertatzen da [[kaltzio]] eta sodioaren artean. Gainera, askotan, [[Aluminio|aluminioak]] silizioa ordezten du siliko-oxigeno tetraedroan.
[[Fitxategi:Ioiak.png|thumb|251x251px|
 
Erradio ionikoak.
]]
[[Silizio]] egiturek, katioi desberdinak loturaren leku jakin batean egokitzeko duten ahalmenari esker, mineral zehatz baten ale indibidualek, zenbait elementuen kantitate aldagarriak izan ditzakete. Horren ondorioz, mota horretako mineralak, parentesiak dituen formula kimiko baten bidez adierazten dira. Parentesi horiei esker, mineral horien osagai aldagarria zein den zehazten da. Adibide egoki bat [[olibino]] minerala da, bere formula kimikoa honako hau da: (Mg, Fe)<sub>2</sub> SiO<sub>4</sub> , beraz, magnesio/ burdinaren silikatoa da. Formulan ikusten den bezala, olibinoaren kasuan, magnesio eta [[Burdina|burdinaren]] katioiak beraien artean ordezkatu daitezke modu librean. Alde batetik, olibinoak burdina eduki dezake, [[Magnesio|magnesiorik]] gabe, kasu horretan, Fe<sub>2</sub> SiO<sub>4</sub> edo silikato ferriko esaten zaio. Beste aldetik, olibinoa burdinik gabe egon daiteke naturan, eta kasu horretan, Mg<sub>2</sub> SiO<sub>4</sub> edo magnesiozko silikato deitzen zaio. Horren ondorioz, olibinoak, beste silikato ugari bezala, mineral familia bat balitz bezala jokatzen du. Ordezkapen batzuetan trukatzen diren ioiak, ez dute karga elektriko berdina. Adibidez, kaltzioak( Ca<sup>2+</sup>) [[Sodio|sodioa]] (Na<sup>+</sup>) ordezten duenean, egiturak karga positibo bat irabazten du. Naturan, ordezkapen horiek silizioaren (Si<sup>4+</sup>) eta alumunioaren ( Al<sup>3+</sup>) arteko aldibereko ordezkapenak eginez gertatzen dira, eta horrela konposatuaren neutraltasuna mantentzen da. Hau, [[plagioklasa]] izeneko feldespatoan gertatzen da, lurrazalean dagoen mineral familia ugarienaren partaidea dena. [[Feldespato|Feldspato]] taldearen barruan, espezie desberdinak daude. Garrantzitsuenak, kaltzio-aluminiozko silikatoa edo anortita ( CaAl<sub>2</sub>Si<sub>2</sub>O<sub>8</sub>) eta sodio-aluminiozko silikatoa edo [[albita]] ( NaAlSi<sub>3</sub>O<sub>8</sub>) dira.