Mineral: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
407. lerroa:
==== Ziklosilikatoak ====
Hiru edo tetraedro gehiagoz osatua egon daiteke, zeintzuk eraztun itxi sinple edo bikoitzak osatu ditzazketen. 6 adarrekoak dira ohikoenak. Normalean fuerteak, kristal luzexkekin eta ildaskatuak izanten dira. Eraztunen formagatik turmalinak edo beriloak izan daitezke.
 
==== Sorosilikatoak ====
Bi mota daude: epidotak, ohikoenak, eta idokratak. Tetraedro-tetraedro loturaz osatuta daude oxigen batean.
 
==== Ortosilikatoak ====
Tetraedro isolatuez osaturik daude, kristal blokeak osatu ohi dituzte eta pisutsuak dira.
 
===== Aluminiosilikatoak =====
Tetraedro batez eta aluminio katioi <chem>(Al^3+)</chem> batez osatzen dira, eta presioaren eta tenperaturaren arabera mineral ezberdinak osatzen dira.
 
===== Olibinoa =====
Egitura kimikoa <chem>(Mg,Fe)2SiO4</chem> duen minerala da.
 
===== Granateak =====
<chem>X3Y2</chem><chem>(SiO4)3</chem> formula duten mineralak dira, non X katioi handi bat den eta Y katioi txikia. Talde gehiagotan banatzen dira.
 
Beste ortosilikato batzuk zirkoia, estaurolita eta topazioa dira.
 
=== Ez-Silikatoak ===
 
==== Elementu natiboak ====
Beste elementuei lotuta ez dauden elementuez osatuta dauden mineralak dira. Talde honek metal natiboak, erdi-metalak eta ez-metalak hartzen ditu barne, hainbat aleazio ere bai. Elektroi-hodeiaren bidez mantentzen dira loturik, eta distira metalikoa, harikortasuna, xaflakortasuna eta eroaletasuna ematen dizkie. Beraien egitura taldeen arabera aldatzen da, urrearenak ia kubikoa du, platinoarenak bezala, adibidez.
 
==== Sulfuroak ====
Sulfuroak, seleniuroak, telurioak, arseniuroak, antimoniouroak, bismutiuros, sulfoarseniuroak eta sulfogatzak osatzen dute, egituran antzekotasunegatik. Metalekiko edo semimetalekiko sufre proportzioaren arabera sailkatzen dira. Biguinak izan ohi dira, pisu espezifiko altuarekin eta erdi-eroaleak. Asko erraz disolbatzen dira uretan.
 
==== Oxidoak ====
Oxidoek, hidroxidoek, banadatoek, arsenitoek, antimonitoek, bismutitoek, sulfitoek, selenitoek, teluritoek eta iodatoek osatzen dituzte. Hiru kategoriatan banatzen dira: oxido sinpleak, hidroxiloak eta oxido multipleak. Oxido sinpleak katioiek <chem> O^2-</chem>en proportzioren arabera sailkatzen dira eta hidroxidoak <chem>(OH)^-</chem> Oxido multipleen ezaugarria da magnetismo indartsua.
 
==== Haluroak ====
 
== Mineralen erabilera ==