Mineral: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
367. lerroa:
 
Erradioaktibitatea ezohikoa xen propietate bat da, nahiz eta mineral batzuek elementu erradioaktiboak integra ditzaketen. Eratzaileak izan daitezke, uranioa bezala uraninitan, autunitan edo karnotitan edo ezpurutasun gisa. Azken kasu honetan elementu erradiaktiboen desintegrazioak mineral kristala hausten du, emaitza, halo erradiaktiboa deitua, hainbat tekniken bidez ikus daiteke, bereziki petrografia laminetan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mineral|hizkuntza=es|data=2017-11-19|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Mineral&oldid=103537394|sartze-data=2017-11-28}}</ref>
 
== Mineral motak ==
Lurrazala silizioz eta oxigenoz osatua dagoenez, '''silikatoak''' dira talde handi eta garrantzitsuena. Hauetaz aparte, lurrazalean elementu ohikoenak aluminioa, magnesioa, burdina, kaltzioa, sodioa eta potasioa dira, silikatoen konposizio ugaritan agertuz. Silikato garrantzitsuenak feldespatoak, kuartzoak, olivinoak, piroxenoak, anfibolak, granitoak eta mikak dira.
 
'''Ez-silikatoak''' beste talde batzuetan zatitzen dira: elementu natiboak, sulfuroak, haluroak, oxido eta hidroxidoak, karbonato eta nitratoak, boratiak, sulfatoak eta fosfatoak dira. Mineral ez-silkatoak oso arraroak dira gehienetan, nahiz eta, batzuk ohiko samarrak diren, kaltzita, pirita, magnetita eta hematita, adibidez. Bi egitura mota ohiko dituzte ez-silikatoek: enpaketaketa trinkoa eta, silikatoen legez, elkarrekin lotutako tetraedroak. Egitura trinkoak atomoak dentsoki antolatzeko modua da.
 
Mineral ez-silikatoak garrantzi ekonomiko handikoak dira, silikatoek baino baino elementu gehiago kontzentratzen baitituzte.
 
=== Silikatoak ===
[[Fitxategi:Silicate-double-tetrahedra-3D-balls.png|none|thumb|Sorosilikatoa: Tetraedro bikoitza]]
Silikatoak silize gatza beste oxido metalikoekin elkartzean sortzen diren mineralak dira. Silikato baten oinarria tetraedroa, <chem>(SiO4)^4-</chem>, da, nahiz eta, presio altuko kasuetan silizioa koordinazio oktaedrikoan aurkituko dugun. Silize tetraedroak ondoren polimerizatu egingo dira, beste egitura batzuk sortuz, kate unidimentsionalak, lamina bidimentsionalak edota armazoi tridimentsionalak diren moduan. Polimerizatu gabeko silikatoak beste elementuen beharra dute 4- karga orekatzeko.
[[Fitxategi:Silicate-tetrahedron-3D-balls.png|none|thumb|211x211px|Ortosilikatoa: Tetraedro sinplea]]
 
== Mineralen erabilera ==