Lurrazal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
44. lerroa:
Nukleoaren gainean mantua dago, Lurreko erradioaren ondorengo 2.900 kilometroetan. Mantuaren tenperatura -barrualdean ala kanpoaldean hartuta- 3.800 eta 1.300 gradu Kelvin-en artekoa izango litzateke. Mantua burdinaz eta magnesioz egindako arrokek osatuko lukete, silizioarekin eta oxigenoaren laguntzarekin. Arroka solidoa da, baina presioaren eraginez mugitu egin daiteke eta azalera egoera likidoan irten.
 
Azkenik, lurrazala. Lurrazalak, 8 eta 70 kilometro arteko sakonera du -ozeanoetan edo kontinenteetan neurtzen den, aldatzen da-. Materia solidoa da hemen, eta gehienbat barrualdetik azalerantz datorren labak osatutako arrokak daude. Arroka horiei basalto deitzen zaie, eta burdinaz, aluminioz, eta magnesio-silikatoz osatuta daude. Granitozko arrokak ere badira -potasio, sodio eta aluminio-silikatoa-, hain zuzen ere kontinenteak osatzen dituztenak. Mantuaren dentsitatea arroka-mota biena baino handiagoa denez, Lurrazala mantuaren gainean etengabe flotatzen dago.
 
Lurrazalean dauden mineral ugarienak kuartzoak, [[Feldespato]]<nowiki/>ak eta [[Mika (minerala)|Mikak]] dira. Eta elementu kimiko ugarienak [[Oxigeno|oxigenoa]] (%46,6), [[Silizio|silizioa]] (%27,7), [[Aluminio|aluminioa]] (%8,1), [[burdina]] (%5,0), [[Kaltzio|kaltzioa]] (%3,6), [[Sodio|sodioa]] (%2,8), [[Potasio|potasioa]] (%2,6) eta [[Magnesio|magnesioa]] (%2,1) dira.<ref>{{Erreferentzia|izena=Tarbuck, Edward|abizena=J.|izenburua=Ciencias de la tierra una introducción a la geología física|argitaletxea=Pearson Educación|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/63530910|edizioa=8a ed|isbn=8420544000}}</ref>
 
Gaiari ikuspuntu orokor batetik begiratuz gero, argi ikusten da dentsitate handiko elementuak Lurraren erdialdetik gertuago daudela; dentsitate txikikoak, ordea, azaletik gertuago. Horrek badu garrantzia, horrela jakin baitaiteke nukleoa burdinaz aberatsa dela, eta mantua eta lurrazala silikatoz. Lurra eratu zenean, planetako nebulosaren konposatu kimikoak kondentsatzen hasi ziren. Ondorioz sortu zen esfera erraldoian oraindik konposatu guztien nahasketa uniformea zuen, baina grabitatea nabarmentzen hasi eta planeta uzkurtzen hasi zirenean, barnealdeko tenperaturak gora egin zuen. Elementu kimiko batzuen erradioaktibitateak ere horretan izan zuen eraginik. Orduan urtu zen materia, dentsitate handiena zuten materialak barnealderantz joan ziren eta gainerakoak haien gainean flotatzen geratu ziren. Lurra gorputz independientea zen.