Juan Jose Ibarretxe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
3. lerroa:
 
=== Estreinako urteak politikan ===
Ibarretxe [[1979]]an hasi zen politikan, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJn]] sartu zenean. [[1983]]ko udal-hauteskundeetan, [[Laudio]]n EAJko zerrendaburua izan zen. Bozen % 31.,5 eta 7 zinegotzi lortu zituen: nahiz eta gehiengo absolutua ez lortu (udala 21 zinegotzik osatzen baitzuten), legegintzaldi horretarako alkate izan zen.
 
Horrekin batera, [[Arabako Biltzar Nagusiak|Arabako Batzar Nagusietan]] aritu zen; [[1983]] eta [[1994]] bitartean, prokuradorea izan zen, eta presidentea [[1986]]ko [[irailaren 30]]etik [[1991]]ko [[ekainaren 26]] arte. [[Eusko Legebiltzarra|Eusko Legebiltzarrera]] [[1984]]an sartu zen, bigarren legegintzaldian.
 
Bi urte geroago, Ekonomia eta Aurrekontuen batzrordeko presidente izendatu zuten. Kargu horretan hiru legegintzalditan jardun zuen, [[1995]]eko [[urtarrilaren 4]] arte, [[Jose Antonio Ardanza]] lehendakariak lehendakariorde izendatu baitzuen.
19. lerroa:
V. Legegintzaldia [[Jose Antonio Ardanza]]ren azkena izan zen, politikako fronteko lehen lerroan urte gehiegi eman ondoren; haren ordez, [[Euzkadi Buru Batzarra]]k Ibarretxe hautatu zuen: Kontzertu Ekonomikoaren negoziazioaren arrakastak alde izan zuen.
 
Hauteskundeeak [[1998]]ko [[urriaren 25]]ean egin ziren. Testuinguru politikoa nabarmen aldatu zen, ez bakarrik Ardantzak berriro aurkezteko muzin egin izanagatik: izan ere, [[irailaren 17]]an, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] su-etena ezarri zuen, [[irailaren 11|11n]] [[Lizarra-Garaziko Hitzarmena|Lizarrako Akordioaren]] sinaduraren ostean. Hauteskundeetan, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] botoen % 27.,28 lortu zuen, [[Eusko Legebiltzarra|Eusko Legebiltzarreko]] 21 eserlekurekin.
 
Ibarretxe lehendakari [[1999]]ko [[urtarrilaren 2]]an izendatu zuten, lehenengo [[araba]]rra eta historiako gazteena, 41 urte baitzituen. EAJ, [[Eusko Alkartasuna|EA]] eta [[Euskal Herritarrok]]en babesa jaso zuen. Martxoan, hiru alderdi abertzaleon arteko gobernu-hitzarmena adostu zen, eta EAJ eta EAren arteko koalizio-gobernua osatu. Akordio hartan, Euskal Herritarrokek politikaren mesedetan ekintza armatua baztertzen zela adierazi zuen.