Florentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
11. lerroa:
Haren [[etruria]]r hasiera urrunetatik [[1000]] urtea arte, nekazari herrixka txiki bat baino ez zen izan, [[Erromatar Inperioa]]ren, Italiako Ostrogodoaren, eta geroago [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]ren menpeko markeserri baten parte izan zena.
 
[[XI. mendea|XI]] eta [[XII. mendea|XII. mendeetatik]] aurrera, gauzak aldatu ziren: hiria, nahiz eta sarri herri-matxinadak eta ''Guelfi eta Ghibellini'' arteko barne-liskarrak jaso behar izan, aberastu egin zen eta gero eta garrantzi handiago lortzen joan zen. [[XII. mendea]]n, aro komunala hasi zen eta [[Giotto di Bondone|Giotto]] eskolatik eta nazioarteko eskolatik, [[Giovanni Boccaccio|Boccaccio]] eta haren ''Decameron''a eta gotikoko lehen gremio boteretsuak sortu ziren; baina ekonomia aldetik aro latsa izan zen, hiriak zituen 80.000 bizilagunetatik 25.000 galdu baitzituen, 1348ko [[Izurri Beltza]]k eraginda. [[Giovanni Boccaccio]]k hiriko egoeraz hurrengo testigantza utzi zuen ''[[Dekamerona]]'' (1351-1353) idazlanean:
{{esaera2|Diodan bezala, beraz, Jainkoaren Semearen gizakunde oparoaren mila hirurehun eta berrogeita zortzi urtean izurrite hilgarri bat heldu zen italiar hirien artean nobleenetarikoa den Florentziako hiri ospetsura. Astroen indarrak eraginda, edo Jainkoaren hira zuzenak gizakioi bidalita gure zitalkeriaren zigortzeko, urte batzuk lehenago hasi zen Sortaldean; bizitza kopuru izugarria eraman eta, inon gelditu gabe, etengabe hedatu zen, azkenik, tamalez, Sartaldera heldu zelarik. Gizakion jakituria eta neurriek ezin izan zuten ezer egin haren aurka: ez hiriko zikinkeriak garbitzeaz arduratzen ziren ofizialek, ez bertara izurridunak sartzeko debekuak, ez osasuna zaintzeko aholku ugariek, ezta Jainkoari pertsona elizkoiek ez behin bakarrik baizik eta askotan prozesio eta antzekoetan zuzendutako erregu apalek ere; aipatu urteko ia udaberriaren hasieran bere eragin mingarriak era beldurgarri eta harrigarrian hasi zen erakusten.|<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}</ref>. Testu osoa irakurtzeko [https://wikisource.org/wiki/Dekamerona Wikisourcen duzu eskuragarri]}}.
 
[[1434]]an, Cosme Medicirekin (Cosme Zaharra), [[Medici]] familiaren gobernua hasi zen, [[Toskana]]ko hiriburua munduko arte, kultura eta finantzen gune bilakatu zuena. Medici familia (1434-1494, 1512-1527, 1530-1737) denboraldien artean hiria zuzendu zuen, hiria [[Pizkundea]]ren sorterria (Florentziar Akademi Platonikoa) izan zen denboraldian, alegia.