Giuseppe Arcimboldo: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa:
==Bizitza eta lana==
Haren lehen lan ezaguna [[1549]]koa da: [[Milan|Milango]] [[Beirateria|beiraterietako]] kartoiak marraztu zituen, aitarekin batera, eta, gutxienez,[[1557]]ra arte egin zuen lan [[Milango katedrala|katedral]] hartarako; baina [[1554]]an utzi zion aitarentzat lan egiteari, eta beste lan batzuk ere egiten hasi zen, [[Tiziano|Tizianoren]] ''Arantzen koroatzea'' margolanaren markoaren urreztadura, adibidez, Milango [[Santa Maria delle Grazie|Santa Maria delle Grazie elizarako]]. Bi urte geroago,
[[1558|1558an]] [[Comoko katedrala|Comoko katedraleko]] ''Ama Birjinaren heriotza'' tapizerako kartoia (berez,
Habsburgotarren gorteko ikuskizunen, harreren, torneoen, antzerki emanaldien eta bestelako jardueren diseinatzaile gisa 1570 eta 1580,urteen artean ageri da erregistratuta. Eta 1571-1576. urteen artean bere autorretratua egin zuen, akuarelan, gaur egun Pragako Galeria Nazionalean kontserbatzen dena.
Urte batzuk geroago, 1581ean –eta Rodolfo II.arengandik jauregiko konde izendapena 1580an jaso eta gero– hirugarren aldiz bidaiatu zuen Milanera, Giovanni Filippo Gherardini adiskidea bere ondasunen usufruktudun izendatzeko, Benedetto semea –1575ean jaioa– adinduna izan aurretik bera hiltzen bazen. 1585ean, pintoreak trajeak, iturriak eta lerak diseinatuz egindako 158 marrazki zeuzkan karpeta bat eman zion Rodolfo II.ari. Bi urte geroago, Milanera behin betiko itzultzea erabaki zuen, eta hantxe bizi izan zen hil arte. Habsburgo Etxearen zerbitzuan egindako lan guztia eskertzeko, Rodolfo II.ak 1.500 florineko aparteko ordaina eman zion.
|