Kontinenteen jitoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 83.50.128.243 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Addbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Aurretik zegoen informazioa zabaldu dut, talde lanean testu bat idatzi dugu eta aurrekoagatik ordezkatu dugu, loturak eta bliografia falta dira osatzeko.
1. lerroa:
'''Kontinenteen jitoaren frogak:'''[[Fitxategi:Pangea animation 03.gif|thumb|Pangearen zatitze animazioa]]
[[Fitxategi:Alfred Wegener Die Entstehung der Kontinente und Ozeane 1929.jpg|thumb|200px251x251px|Kontinenteen jitoa Wegenerren arabera]]
'''Kontinenteen jitoa''' masa kontinentalak elkarrekiko mugitu egiten direla esaten duen teoria da. Kontinenteak mugitzen zirela Abraham Orteliusek proposatu zuen eta [[Alfred Wegener]] meteorologo alemaniarrak teoria garatu zuen 1912an. Baina, 70. hamarkada arte, noiz plaken tektonikaren teoria proposatu zen, ez zen egoki azaldu jitoaren zergatia. Teoria berri hau Wegenerren teorian eta [[Lurrazal ozeaniko|lurrazal ozeanikoaren]] hedapenean oinarritu zen.
'''Kontinenteen jitoa''' [[Alfred Wegener]] [[Meteorologia|meteorologo]] eta [[geofisika]]ri [[alemania]]rrak proposaturiko teoria da. Teoria hori ''Kontinenteen eta ozeanoen jatorria'' liburuan proposatu zuen lehen aldiz Wegenerrek. Teoriaren arabera, kontinenteak geruza plastiko baten gainean ezartzen zirela esan zuen, eta geruza ozeanikoa gurutzatuz mugitzen zirela, elkarrengandik hurbilduz edo aldenduz. Fenomeno honi kontinenteen jitoa deitu zion.
 
== Aurreko Teoriak ==
Bere garaiko geologo gehienek gaitzetsi egin zuten teoria, inolako zentzurik ez zuelakoan. 50 bat urte igaro behar izan zuten [[Alfred Wegener]]ren teoria orokorki kontutan hartua izateko. Wegenerrek ezin izan zuen bere garaian frogatu, kontinenteen mugimendua eragiten zuen mekanismoa zein zen. [[Ilargia]] edo [[Eguzkia]]ren indar grabitatorioak eragiten zituela mugimenduok proposatu zuen, eta mareak eragiten dituzten moduan kontinenteen jitoa eragiten dutela. Wegenerren argumentuetako batzuk zuzenak ez baziren arren, [[Plaken tektonika]]ren teoriaren oinarriak jarri zituen.
Kontinenteen jitoaren ideia zabaldu aurretik lurra zurruna zela eta kontinenteak finkoak zirela pentsatzen zen. Hala ere, hainbat ikertzaile, haien artean  Abraham Ortelius, Alexander von Humboldt eta Antonio Snider-Pellegrini, konturatu ziren Ozeano Atlantikoko kontrako aldeetan zeuden kontinenteen kostaldeek forma osagarriak zituztela. Hau dela eta, lehenagotik ere proposatu izan ziren kontinenteak denboran zehar desplazatzen ziren ereduak, hau da, Wegener ez zen kontinenteak noizbait elkarturik egon zirela proposatzen lehena izan
 
Adibidez, Eduard Suessek 1885ean Gondwana superkontinentea proposatu zuen, baina honen banaketa Ozeano Atlantikoaren hondoratzeari egokitu zion. Era berean, Frank Bursley Taylorrek 1910ean proposatu zuen [[Kretazeoa|Kretazeoan]] Lurra eta Ilargia gaur egun baino gertuago zeudela eta horren eraginez Ilargiak Lurrean eragindako indar grabitazionalak mugiarazi zituela.
 
== Kontinenteen jitoa Wegenerren arabera ==
Wegenerren arabera kontinenteak lurrazal ozeanikoaren gainean flotatzen zuten, izotzak uraren gainean flotatzen duen antzera. Kontinenteak [[Pangea]] izeneko superkontinente batetik eratorriak dira, nahiz eta jarraitutasun estrukturala izan [[Mesozoiko|Mesozoikoan]] Pangea apurtu eta zati desberdinak, kontinenteak, elkarrengandik urruntzen hasi ziren gaur egun arte ere horrela jarraituz. Bere teoria garatu ahal izateko, aurreko teorien aurka egin behar izan zuen. Izan ere kontinenteen desplazamendu bertikalez gain horizontalak ere bazirela zioen eredua plazaratu zuen: kontinenteen despalzamendu horizontalaren eredua. Eta hau frogatu ahal izateko bere ikerketetan oinarritu zen arrazoi solidoak eman ahal izateko.
Orain dela 255 milioi urte, kontinente guztiak elkarturik zeuden, superkontinente erraldoi bat osatuz ''Pangea'' (lur guztia). Kontinente handi honen ingurua ozeano ikaragarri bat hedatzen zen ''Pantalasa'' (itsaso guztia). Duela 150 milioi urte, Pangearen zatitzea hasi zen. Superkontinentea bitan banatu zen orduan, batetik ''Laurasia'' iparraldean, eta bestetik ''Gondwana'' hegoaldean. Dinosauruak desagertu zirenerako (duela 65 milioi urte), lurrak gaur egun duen itxuraren antzekoa zeukan. Dena den, baziren desberdintasunak, esaterako [[India]] oraindik [[Asia]]ri lotu gabeko uhartea zen, eta [[Amerika]] hegoaldea eta iparraldean banaturik zeuden.
 
== Alfred Wegener ==
[[Fitxategi:Alfred Wegener.jpg|thumb|114x114px|Alfred Wegener
]]
[[Alfred Wegener]] Berlinen 1880an jaiotako zientzialari alemana izan zen. Astronomian doktoretza eskuratu ostean meteorologia eta geofisika aztertzen hasi zen. Bere ikerketa batzuek kontinente desberdinetako fosilen antzekotasuna ikustera eraman zuten, kontinenteen jitoa aurkezten amaituaz 1912an. Komunitate zientifikoak ordea, erotzat hartu zuen garai haietan. Ironikoki Alfred Wegener ezagunagoa da gaur egun kontinenteen jitoaren teoriarengatik; nahiz eta hainbat urtez Groenlandian ikertzen aritu ondoren, hainbat teoria meteorologo, arraskatatsu eta oso garrantzitsu argitaratu.
 
== Kontinenteen jitoaren frogak ==
 
=== Kontinenteen eitea: ===
Froga hauen artean lehena kontinenteen eitea da. Wegener ez zen hau adierazten lehenengoa izan, munduko mapa batean argi ikus daiteke Hego Amerikak eta Afrikak eite osagarria dutela, eta nahiz eta elkartze hori ez izan erabatekoa- alde batetik globoaren itxura paperean zehatz mehatz adieraztea ezinezkoa delako eta bestetik jasandako higidura, sedimentazio, bolkanismo eta beste hainbat prozesuek kontinenteen kostaldeak aldatu dituztelako- kontinenteen elkartze ideia horren ikerketa froga honen ondorioz hasi zen garatzen.
 
=== Berdintasun geografikoak: ===
Berdintasun estrukturalak ere kontuan izan zituen, ozeano batek banatutako kontinenteetan bertako harrien adin, tolesturen geometrian edota zutabe estratigrafikoetan aurkitutako parekotasunak aztertuz. Adibidez Saharako hego mendebaldean eta Guyanako (Hego Amerikako) agertzen diren harri eta harri serieak erabat berdinak dira. Baina argiago igortzen dira antzinako bi prozesu orogenikoek utzitako aztarnak; izan ere, Britainiaren basamentuaren zati nagusia eratu zuten bi prozesu hauen ondorioz sortutako mendikateak Britainiaz gain Norvegia, Groenlandia eta Ipar Amerikan ere aurki daitezke.
 
=== Froga paleontologikoak: ===
Kontinente ezberdinetan aurkitutako harriak aztertzean, bertako aztarna paleontologiko askok kointziditu egiten zela ohartu zen Wegener. Esaterako Glassopteris izeneko landarearen aztarnak Hego Amerikako eta Afrikako hegoaldean, Antartikan eta Australian aurki daitezke. Mesosaurus narrastiarekin antzeko zerbait gertatzen da, orain dela 270 Mu bizi izan zen izaki honen aztarnak Hego Amerikan eta Hegoafrikan aurkitu direnez, logikoena garai horretan bi kontinenteak batera egon zirela pentsatzea litzateke (horrelako narrasti batek hain migrazio esanguratsua egitea ezinezkoa baita).
 
Darwin-en eboluzioaren teoria ere aplikatuz hainbat ondorioetara iritsi zen Wegener; lur eremu bat beste guztietatik at mantenduz gero bere fauna eta flora propioak garatuko ditu Australiaren kasua den bezala. Adibide garbiena ugaztunena da; ugaztunak bi motatakoak dira plazentalak (indartsuagoak) eta marsupialak; eta habitat bera konpartituz gero plazentalak gainjartzen dira. Ikerketen arabera orain dela 70 Mu marsupialak mundu osoan zehar hedaturik zeuden baina plazentalak agertzean hauek nagusitu ziren Europa, Asia eta Ipar Amerikan. Hego Amerikan aldiz orain dela 30-40 Mu arte marsupialak ziren nagusi. Ondorioz, orain dela 70 Mu Ipar Amerika eta Hego Amerika banandurik zeuden, eta orain dela 30-40 Mu elkartu ziren.
 
== Ondorengo teoriak ==
Teoria ez zen izan onartua hainbat urtez; alde batetik Wegenerrek kontinenteen mugikortasuna azaltzen zuen mekanismo fidagarririk definitu ez zuelako, eta bestetik bere teoriaren arabera kontinenteak hondo ozeanikoaren gainetik desplazatzen zirelako eta horrek sortutako frikzioa indartsuegia izango litzatekelako, kontinenteen desplazamendua ezinezko eginaz. Hala ere, hainbat ikertzailek, haien artean Arthur Holmes eta Alexander du Toit, kontinenteen jitoaren teoriarekin jarraitu zuten lanean.
 
1968an, Wegenerren kontinenteen jitoaren teoria eta Harry Hess-en hondo ozeanikoaren hedapenaren teoria oinarritzat hartuta, [[Plaken tektonika|plaken tektonikaren teoria]] proposatu zen. Teoria honek Lurraren hainbat prozesu ditu:kontinenteen mugimendua, lurrikaren eta sumendien kokapena eta mendikateen sorrera hauen artean.
 
1970eko hamarkadaren hasieran teoriak onarpen orokorra lortu zuen hainbat ikerketa egin ondoren.
 
== Kanpo loturak ==