George Michael: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''George Michael''', jaiotza izenaz '''Georgios Kyariakou Panayiotou''' ([[Londres]], [[Ingalaterra]], [[1963]]ko [[ekainaren 25]]a – [[Oxfordshire]], Ingalaterra, [[2016]]ko [[abenduaren 25]]a) abeslaria eta musikaria izan zen. Hamasei urte zituela, eskola utzi eta musika-talde bat sortu zuen, ''The Executive'', Andrew Ridgeleyrekin batera. Kaleratu zuten lehen diskoak izugarrizko arrakasta izan zuen gazteen artean, besteak beste ''Wham Rap!'', ''Come On!'', ''Careless Whisper'' eta ''Club Tropicana'' kantuekin. 1984an, musika-zerrendetako aurreneko tokia lortu zuten ''[[Wake Me Up Before You Go-Go]]'' kantuarekin. 1986an, taldea desegin egin zen, eta George Michaelek arrakasta handiko karrera hasi zuen bakarrik: ''[[Faith (George Michael)|Faith]]'' (1987), ''Listen Without Prejudice Vol. 1'' (1990), ''Older'' (1996), ''Songs from the Last Century'' (1999), ''Patience'' (2004). Bi sari garrantzitsu jaso zituen 1989an: britainiar kantari onenarena eta urteko disko onena.
 
.