Giuseppe Arcimboldo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
9. lerroa:
 
==Bizitza eta lana==
1549koa[[1549]]koa da haren lan baten lehen erregistroa, Milango katedraleko beirateetarako kartoien marrazkilari gisa; 1557ra arte egin zuen lan katedral hartarako. 1554an, aitarentzat lan egiteari utzi zion, Milango katedralerako lanean jarraitu arren, eta bestelako lan batzuk egin zituen, hala nola Tizianoren Arantzen koroatzea margolanaren markoaren urreztadura, Milango San Maria delle Grazie elizarako. Bi urte geroago, Giuseppe Arcimboldok Giuseppe Meda pintore eta arkitektoarekin (1534-1599) kolaboratu zuen, Monzako katedralerako freskoak pintatzen. Milango San Francesco Grande elizarako ere lan egin zuen.
1558an Comoko katedraleko Ama Birjinaren heriotza tapizerako kartoia (berez, mihisea zen) egin zuen, nahiz eta obra ez zuen 1561era arte entregatu. Urtebete geroago, 1562an, Arcimboldo Vienako gorte inperialari lotu zitzaion, Maximiliano II.a etorkizuneko enperadoreak gonbidatuta, antza denez. Geroago pintatu zuen Lau Urtaroen saila, 1566an.
Gorte inperialerako erretratuen eta bestelako margolanen pintore gisa egin zuen lana dokumentatzen duten lehen erregistroak 1565ekoak dira, eta ez dute zehazten bestelako margolan horiek zer eratakoak ziren. 1569an, Urteberri egunean, aurkeztu zizkion Lau Urtaroen eta Lau Elementuen sailetako lanak –1563an sortuak– enperadoreari, Giambattista Fonteo poetak idatzitako panegiriko bat lagun zutela.