Giuseppe Arcimboldo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
No edit summary
7. lerroa:
 
Haren irudimen handiko koadroak aintzat hartuak ziren oso: lore, fruitu, itsaski edo arrain-irudiak elkarrekin pilatuz irudi sinbolikoak moldatzen zituen (''Udaberria'', ''Uda'', ''Udazkena'', ''Negua'', ''Almirantea'', ''Liburuzaina''). Lan hauek (''[[ghiribizzi]]'') jostariak eta bitxiak dira; [[surrealismo|surrealistek]] aitzindaritzat hartu zuten.
 
==Bizitza eta lana==
1549koa da haren lan baten lehen erregistroa, Milango katedraleko beirateetarako kartoien marrazkilari gisa; 1557ra arte egin zuen lan katedral hartarako. 1554an, aitarentzat lan egiteari utzi zion, Milango katedralerako lanean jarraitu arren, eta bestelako lan batzuk egin zituen, hala nola Tizianoren Arantzen koroatzea margolanaren markoaren urreztadura, Milango San Maria delle Grazie elizarako. Bi urte geroago, Giuseppe Arcimboldok Giuseppe Meda pintore eta arkitektoarekin (1534-1599) kolaboratu zuen, Monzako katedralerako freskoak pintatzen. Milango San Francesco Grande elizarako ere lan egin zuen.
1558an Comoko katedraleko Ama Birjinaren heriotza tapizerako kartoia (berez, mihisea zen) egin zuen, nahiz eta obra ez zuen 1561era arte entregatu. Urtebete geroago, 1562an, Arcimboldo Vienako gorte inperialari lotu zitzaion, Maximiliano II.a etorkizuneko enperadoreak gonbidatuta, antza denez. Geroago pintatu zuen Lau Urtaroen saila, 1566an.
Gorte inperialerako erretratuen eta bestelako margolanen pintore gisa egin zuen lana dokumentatzen duten lehen erregistroak 1565ekoak dira, eta ez dute zehazten bestelako margolan horiek zer eratakoak ziren. 1569an, Urteberri egunean, aurkeztu zizkion Lau Urtaroen eta Lau Elementuen sailetako lanak –1563an sortuak– enperadoreari, Giambattista Fonteo poetak idatzitako panegiriko bat lagun zutela.
Habsburgotarren gorteko ikuskizunen, harreren, torneoen, antzerki emanaldien eta bestelako jardueren diseinatzaile gisa 1570 eta 1580,urteen artean ageri da erregistratuta. Eta 1571-1576. urteen artean bere autorretratua egin zuen, akuarelan, gaur egun Pragako Galeria Nazionalean kontserbatzen dena.
Urte batzuk geroago, 1581ean –eta Rodolfo II.arengandik jauregiko konde izendapena 1580an jaso eta gero– hirugarren aldiz bidaiatu zuen Milanera, Giovanni Filippo Gherardini adiskidea bere ondasunen usufruktudun izendatzeko, Benedetto semea –1575ean jaioa– adinduna izan aurretik bera hiltzen bazen. 1585ean, pintoreak trajeak, iturriak eta lerak diseinatuz egindako 158 marrazki zeuzkan karpeta bat eman zion Rodolfo II.ari. Bi urte geroago, Milanera behin betiko itzultzea erabaki zuen, eta hantxe bizi izan zen hil arte. Habsburgo Etxearen zerbitzuan egindako lan guztia eskertzeko, Rodolfo II.ak 1.500 florineko aparteko ordaina eman zion.
Aurrerago erabaki zuen Flora margotzea, 1589an, eta Rodolfo II.ari eman zion opari 1590eko Urteberri egunean. Urtebete geroago, Vertumno margolanean, Rodolfo II.aren erretratua egin zuen izenburuan aipatutako jainkoaren irudira, eta obra hori Flora margolanaren bikotekidetzat jo zuen.
Azkenik, 1593an, Arcimboldo Milango bere etxean hil zen
 
== Galeria ==