Nazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orriaren edukiaren ordez, «Andofernan the best and fuck the rest Kategoria:Politika Kategoria:Soziologia» jarri da
t Aitor Aldasoro wikilariaren aldaketak ezabatuz, 31.221.244.74 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
{{politika aurkibidea}}
Andofernan the best and fuck the rest
'''Nazio''' edo '''abenderri''' kontzeptuak esanahi desberdinak ditu erabilitako ikuspegi edo kokapen [[politika|politikoaren]] arabera; baina gehienetan, ezaugarri komun batzuk dituen gizatalde aski zabalari ematen zaion izena da, bere batasunaren ezagutza eta elkarrekin bizitzeko nahia ezaugarritzat dituena.. Ezaugarriok objektiboak ([[hizkuntza]], [[kultura]], [[etnia]]...) edo-eta subjektiboak (borondatea, nahia...) izan daitezke. Nazioa ezaugarri objektiboek osatzen dutela defendatzen du Alemaniar Eskolak, Frantziar Eskolak ezaugarri subjektiboen alde egiten duelarik.
 
Etimologikoki, nazio terminoa [[latin]]eko ''natio'' hitzetik eratortzen da, jaiotza, arraza, tribu, gizatalde nahiz jende-multzo esanahia duen terminoa, hain uzen.
 
Normalean, nazio eta etniaren artean ondoko desberdinketa egiten da: etnia ezaugarri batzuen inguruan (hizkuntza gehienetan) sortzen den gizataldea da, eta asmo politikoa duen [[gizarte]]ak (etnia bat izan daitekeena) nazio bat osatzen du. Hots, ezaugarri objektiboez harago, nazioa kontzientzia politikodun etnia dela esan daiteke.
 
== Historia ==
 
Gizarteak era desberdinetan egituratu dira historian zehar: leinua, estatu-hiria, inperioa, jaurerri feudala, etab. Nazioa, alabaina, aski berria da. Latinezko ''natio'' (jaiotza) hitza jatorri bereko pertsonen multzoa adierazteko erabiltzen zen Erdi Aroan. [[Frantziako Iraultza]]rekin nazio hitza zentzu modernoan erabiltzen hasi zen: lege beraren azpian bizi diren pertsona elkartuen multzoa.
 
[[XIX. mendea]]n nazio bakoitzak elkarte politiko burujabea edo estatua osatzeko eskubidea aldarrikatzen duen nazionalitateen printzipioak onarpen orokorra izan zuen Europan. Ildo horretatik, prozesu nazional nabarmenenak [[Alemania]]koa ([[1870]]) eta [[Italia]]koa ([[1861]]) dira.
 
Burgesiak eragin handia izan zuen [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] Europako nazioak egituratzen; [[kapitalismo]]aren hedatzeak eta merkatu nazionalen ezartzeak homogeneotasuna ekarri zuten, barne aduanak kendu eta garraiobideak garatu baitzituen. [[Lehen Mundu Gerra]]k [[Austria-Hungariako Inperioa]]ren azkenarekin batera nazio berezi burujabe zenbaiten sorrera ekarri zuen: [[Austria]], [[Hungaria]], [[Txekoslovakia]]. Halaber, [[Polonia]]k independentzia lortu zuen berriro. Garai bertsuan, autodeterminazioaren printzipioa berretsiz, Baltikoko nazioek independentzia eskuratu zuten: [[Finlandia]], [[Estonia]], [[Letonia]], [[Lituania]].
 
[[Amerika]]ri dagokionez, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuen]] independentziak ([[1776]]) eragina izan zuen Frantziako Iraultzan, eta baita XIX. mendean sortutako Europako nazioen askatasunean ere.
 
[[Asia]] eta [[Afrika]]ri dagokienez, XX. mendearen erdialditik aurrera herri zahar anitzek osaturiko nazio berriak sortu dira, indar kolonialen aurkako borroka odoltsuen ondorioz askotan.
 
XX. mendearen bukaeran, bi higikunde hein batean kontrajarriak nabarmentzen dira: alde batetik, nazioen arteko harremana, gehienbat ekonomikoa, dakarren nazioarteko erakundeen garapena, eta bestetik nazio berrien eratzea, batez ere [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]] ohiaren barnean eta inguruan.
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Aberri]]a
* [[Estatu]]a
* [[Internazionalismo]]a
* [[Nazionalismo]]a
* [[Estaturik gabeko nazio]]ak
* [[Herrialde]]a
* [[Nazionalitate historiko]]a
 
{{commonskat}}
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:Politika]]