Ireki menu nagusia

Aldaketak

Hainbat barne lotura
'''Luis Iriondo Etxaniz''', ([[Azkoitia]], {{data|1931|5|26}} - ''[[Ibidem|ib.]]'', {{data|2017|11|25}}) gipuzkoar aktore eta musikagilea izan zen.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/69932|egilea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia]]|izenburua= Luis Iriondo Etxaniz}}</ref>
 
[[Eusko JaurlaritzakoJaurlaritza]]ko Harreman Publikoetarako arduraduna izan zen, eta [[Euskadiko KutxakoKutxa]]ko publizitate arduraduna ere bai; langintza horretan zela, euskararen aldeko kanpainak egin zituen.<ref name=":0">{{Cite news|url=https://www.berria.eus/albisteak/147260/luis_iriondo_etxaniz_aktore_eta_musikagilea_hil_da.htm|abizena=|izena=|izenburua=Luis Iriondo Etxaniz aktore eta musikagilea hil da|data=2017-11-27|egunkaria=Berria|formatoa=|hizkuntza=|sartze-data=2017-11-27}}</ref> ''La [[Voz de España]]'' egunkarian eta Loiolako Herri Irratian kolaborazioak egiten zituen, eta ETBko[[ETB]]ko zuzendaria izan zen 1982tik 1984ra.<ref name=":0" /> Administrari-ikasketak egin zituen, eta Bizkaiko Kutxan eta Azkoitiko Aforasa enpresan ere lan egin zuen.<ref name=":0" /><ref name=":1">[http://www.filmotecavasca.com/eu/luis-iriondo-etxaniz Filmoteca Vasca]</ref>
 
Gaztetan, Los Contrapuntos musika taldea osatu zuen lagun batzuekin batera,<ref name=":0" /><ref name=":1" /> eta hainbat disko grabatu zituzten: ''Aquí las Vascongadas'', ''Navidad vasca'', ''Cantos vascos'', ''Romería en el Pais Vasco'', ''Agur jaunak!'' eta ''Kontrapuntoak'' ''euskeraz'', besteak beste.<ref name=":0" /> Donostiako Viktoria Eugenian eman zuten lehen kontzertua, eta, geroago, konposatzaile lanetan ere aritu zen Mocedades, Manolo Escobar, Sara Montiel eta Concha Velascorentzat, besteak beste.<ref name=":0" />
 
1970eko hamarkadaren hasieran, zinemaren munduan hasi zen lanean, Ferran[[Ferrán Llagostera]] zuzendariaren bidez, eta hainbat dokumental egin zituzten elkarrekin.<ref name=":0" /> 1978an, ''Companys, proces a Catalunya'' pelikularekin debutatu zuen aktore bezala, eta geroztik hainbat ekoizpen zinematografikotan parte hartu zuen aktore, gidoilari eta ekoizle gisa, hala nol, ''[[Ikuska (dokumental-saila)|Ikuska-3]]'' (1979), ''[[El pico]]'' (1983), ''La monja alférez'' (1987) eta ''Terranova'' (1990) lanetan. Ekoizpen zinematografikoetan aritzeaz gain, hainbat liburu ere argitaratu zituen, baita bidaia liburuak ere.<ref name=":0" />
 
== Filmografia ==
14.851

edits