Amigdalitis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa:
Amigdaletan [[linfozito]] asko pilatzen dira (B linfozitoak). Gogoratu linfozito horiek [[immunitate-sistema]]ren funtsezko elementuak direla, [[antigorputz]]ak sortzen dituztelako.
 
== Etiologia ==
 
[[Bakterio]]ak eta [[birus]]ak izan ohi dira amigdalitisaren eragileak. Birusak dira gaitzaren eragile patogeno nagusiak ([[adenobirus]]ak, [[errinobirus]]ak, [[gripe]]aren birusa, [[Epstein-Barr birus]]a, [[influenza birus]]a...). Bakterioen artean, [[Streptococcus pyogenes]] da garrantzitsuena, amigdalitis guztien laudena sortzen baitu.
 
== Sintoma klinikoak ==
 
Kutsapena gaixoarekin kontaktu zuzena edukitzerakoan gertatzen da (musuak, eztula edo doministikuaren aerosolak inhalatuz...) edo [[fomite]]en bidez.
 
Sintoma ohikoenak honako hauek dira:
 
*eztarriko mina, irenstean areagotzen dena
*[[amigdala]] gorri eta handituak, sarritan zorne-plakak dituztenak
*[[sukar]]ra
*lepoko [[gongoil linfatiko]]en hantura
 
== Tratamendua ==
 
Diagnostiko zehatza egitea ezinbestekoa da tratamendu egokia ezartzeko, [[mikrobio]] eragilearen arabera ezberdina izango baita. Birus batek sortzen badu alferrik da [[antibiotiko]]ak erabiltzea. Kasu honetan sintomak arintzera zuzendu behar da tratamendua ([[parazetamol]]a erabiliz, esate baterako).
 
Streptococcus pyogenes bakterioa mikrobio eragilea bada, aldiz, tratamendu antibiotikoak emaitza onak ematen ditu. [[Penizilina]] edo [[eritromizina]] dira aukerakoak. Tratamendu antibiotikoa bukatu behar da (8-10 egun), hobekuntza egon arren. Gaizki tratatutako amigdalitis bakteriarrak ondorio larriak ekar ditzake, [[sukar erreumatiko]]a, [[eskarlatina]] edo [[glomerulonefritis]] akutua, adibidez.
 
Amigdaletako [[infekzio]] errepikorrak amigdalen erauzketarekin (kirurgiaren bidez) konpondu ohi dira, [[amigdalektomia]] izeneko ebakuntza eginez.
 
== Ikus, gainera ==
13 ⟶ 35 lerroa:
 
 
{{medikuntza zirriborroa}}
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:HanturakBakteriar gaixotasunak]]
[[Kategoria: Gaixotasun birikoak]]
[[Kategoria: Hanturak]]