Tajikistan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
48. lerroa:
== Geografia ==
[[Fitxategi:Fan Mountains300.jpg|thumb|left|300px|Tajikistan lurralde menditsua da. Irudian, [[Pamir]] eskualdeko mendiak.]]
Oso lurralde menditsua da; izan ere, lurraldearen erdia baino gehiago 3.000 m-tik gorakoa da. Asiako erdialdeko [[Tian Shan]] mendikate handiaren mendebaldeko eta hegoaldeko mendiek (Kuramin, Mogoltau, Turkistan, Zeravshan, Gissar eta [[Alai mendiak|Alai mendien]] parte batek) hartzen dute Tajikistango iparraldea eta erdialdea, eta beti elurretan dagoen Pamir-Alai mendialdeak hego-ekialdea. Mendi garaienak [[Pamir]] mendialdeko iparraldeko [[Lenin haitza|Lenin]] (7.135 m) eta [[Ismoil Somoni haitza|Komunismo edo Ismoil Somoni]] (7.495 m) dira. Hego-mendebaldea, erdialdeko Gissar mendien eta Afganistanekin muga egiten duen Panj (edo [[Amu Daria]]) ibaiaren artekoa, sakanez eta oso ibar zabalek ebakitako mendi txikiagoz osatua da. Ibarrek lurraldearen % 10 hartzen dute, baina biztanleen % 90ren bizitoki dira. Handienak iparraldeko [[Ferganako harana]]ren mendebaldea, eta hegoaldeko Gissar, Vakhx, Yavansu, Obikiik, Kafirnigan eta Panj dira. Lurraldearen egitura geologikoa dela eta, lurrikarak izateko arrisku handia da Tajikistanen (700 hildako 1989ko urtarrilaren 23an). Ibai nagusiak lurraldearen iparraldeko eta hegoaldeko muga egiten duten [[Sir Daria]] eta [[Panj ibaia|Panj]] dira; Aral itsasoan isurtzen dute ura. Haien adar nagusiak [[Zeravxan]], [[Vakhx ibaia|Vakhx]] eta Kafirnigan dira. Pamir mendialdeko erreka batzuk ur gaziko [[Karakul (Tajikistan)|Karakul]] aintziran isurtzen dira; izan ere, [[Pamir]] mendialdean glaziar izandako aintzira batzuk daude.
 
Tajikistanek [[klima kontinental]]a du mendialdean eta [[subtropikal]]a ibarretan. Ibarrek oso uda bero eta lehorrak dituzte, eta negu gogorrenetan -20 °C-ko hotza ere izaten da. Iparraldean ([[Khujand]]en), batez beste, 27 °C-ko beroa dute udan, eta -0,9 °C-ko hotza neguan; hego-mendebaldean ([[Kuljab]]en), 30 °C eta 2 °C dira uda-neguetako batez besteko tenperaturak. Euri gutxi izaten da: 150–200 mm. Lurralde garaietan ([[Murgab]]en), berriz, -20 °C inguruko neguak izaten dira, baina -46 °C eta gehiagoko hotza ere egiten du, eta euri gutxi. Nolanahi ere, mendebaldeko haize hezeek 800-1.500 mm bitarteko elurra uzten dute mendi garaienetan. Lurraldearen egitura eta klima direla eta, Tajikistanen 5.000 landare-espezie baino gehiago hazten dira. Basoak lurraldearen % 4 hartzen du; gainerakoak belardiak, zuhaixkak eta sastrakadiak dira.