«Mauritania»: berrikuspenen arteko aldeak

t
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, Mauritania Frantziako probintzia bilakatu zen, eta diputatuak bidaltzen zituen Frantziako Legebiltzarrera.
 
Hamar urte geroago, barne autonomia lortu zuen, eta [[1960]]an burujabetasuna. Estatu berriak, baina, ez zuen inolako azpiegiturarik ez bere burua administratzeko ahalmenik; pertsona gutxi batzuk besterik ez zituen unibertsitate ikasketak egiten. Biztanle gehienak truketik bizi ziren, eta gaur egun ere herri nomada da neurri handi batean. Enpresa trasnazional bat (MIFERMA), frantses kapitalarekin sortua, estatua bera baino ahaltsuagoa zen. Bere burdin meek esportazioen % 80 hartzen zuten eta herriko soldatapekoen % 25 enplegatzen zituzten. Mauritaniako Alderdi Popularreko sektore progresista [[Moktar Ould Daddah-]]ren gidaritzapean nazioaren burujabetasunerako benetako oinarriak jartzen hasi zen pixkanaka.
 
[[1965]]ean Mauritaniak bertan behera utzi zuen OCAM erakundea, Frantziak bere kolonia izandako herrialdeak kontrolpean edukitzeko sortutakoa. [[1966]]an SOMITEX sortu zen kontsumo produktuen inportazioaren elkarte monopolizatzailea, frantses salerosleen monopolioa hausteko. Arabiar kultura aintzat hartzen hasi ziren ostera; aduanak ezarri ziren Senegaletik bereizteko; Arabia eta Mauritaniako Bankuak kanpoko operazioen monopolioa eskuratu zuen; eta Mauritaniak bere dirua izan zuen lehenengo aldiz.
 
[[1974]]an burdin meak nazionalizatu egin zituzten. Frantziaren eragina alde batera utzita, Mauritania herri musulmanetara hurbiltzen hasi zen, eta Arabiar Ligako kide egin zen. Saudi Arabiak, Kuwait eta Marokok laguntza ekonomikoa eskaini zioten. [[1975]]ean, Mendebaldeko Sahararen zati bat bereganatzeko interesak bultzatuta, bat egin zuen [[Maroko]]rekin Espainiaren mendean zegoen lurralde hura banatzeko asmoan. Frantziaren laguntza logistiko eta militarra baliatuz, Mauritaniako hiru mila soldaduk eta Marokoko hamar milak Sahara okupatu zuten. [[Ould Daddahr]]enDaddahren gobernuak garesti ordaindu zuen hura. Mauritaniak Fronte Polisarioren eraso gogorrak pairatu zituen eta Marokok laguntzeko bidalitako gudarosteen mendean geratu zen lurraldea. Krisi ekonomikoa areagotu egin zen, eta herria gobernuaren erabakiaren aurka azaldu zen. Izan ere, mauritaniarrek lotura handiak dituzte saharatarrekin[[saharatar]]rekin, eta Mauritaniako oposizioak gogor salatu zuen Sahararen burujabetasunaren aurkako esku-hartze hura.
 
[[1978]]an krisiak eztanda egin zuen, eta sei urteko epean bost estatu kolpe izan ziren. Herrialdea osotara [[arabiaarabiar kultura]]r kulturarenren mendean jartzeko ahalegina egin zen, hegoaldean bizi ziren gainerako herriak aintzat hartu gabe. Azkenik, baina, gobernuak alde batera utzi zituen herria arabiartzeko eta Sahara hartzeko asmoak, eta 1979ko abuztuan bake hitzarmena izenpetu zuen [[Fronte Polisarioa]]rekin. Aldi berean, eta ezkerreko ofizialek bultzaturik, gobernuak [[esklabotza|esklabotasuna]] abolitu zuen.
 
[[1984]]an [[Maawiya Ould Sid Ahmed Taya]] koronelak hartu zuen aginpidea. Honek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa ezagutu zuen. 1985ean [[Nazioarteko Diru Funtsa]]k 12 milioi dolarretako mailegua eman zion, oso baldintza gogorretan, basamortuaren zabaltzeari aurre egin behar dion eta ale defizit izugarria (12 mila tona urtean) duen herri batentzako. Mauritaniako lurraldeak desertu eremu handiak ditu, klima tropikal beroa eta lehorra, eta euri gutxi. Egoera ekonomiko sozialak okerrera egin zuen: hegoaldean, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ziren lurrak urrituz joan ziren desertua zabaldu ahala. Nomadek, pobreturik, hirietara jo behar izan zuten. 1987az geroztik arazoak izan dira nekazarien eta abeltzainen artean hegoaldeko mugan, Senegal ibaiaren aldean.
176.603

edits