«Silikato»: berrikuspenen arteko aldeak

2.125 bytes added ,  Duela 4 urte
 
== Silikato arruntak ==
SilikatoenSilikatoak taldealurreko mineral talderik ugariena da eta berehorien osagai basikoa silikato ioia ( SiO<sub>4</sub><sup>4-</sup>) da. Silikato talde garrantzitsuenak ondoko taulan agertzen dira:
 
{| class="wikitable"
!Mineralaren izena
!Formula
!Esfoliazioa
!Silikatoen egitura
|-
|Olibinoa
|<chem>(Mg,Fe)2SiO4</chem>
|Ez
|Tetraedro bakuna
|-
|Piroxenoak
|<chem>(Mg,Fe)SiO3</chem>
|Bi plano angelu zuzenean
|Kate bakunak
|-
|Anfibolak
|<chem>Ca2(Fe,Mg)5Si8O22(OH)2</chem>
|Bi plano 60º-tara eta 120º-tara
|Kate bikoitzak
|-
|Mikak: 1.Biotita eta 2.Moskobita
|1.<chem> K(Mg,Fe)3AlSi3O10(OH)2</chem>
2.<chem>KAl2(AlSi3O10)(OH)2</chem>
|Plano bakarra
|Laminak
|-
|Feldespatoak: 1.Ortosa eta 2.Plagioklasa
|1.<chem>KAlSi3O8</chem>
2.<chem>(Ca,Na)AlSi3O8</chem>
|Bi plano 90º-tara
|3D-ko sareak
|-
|Kuartzoa
|<chem>SiO2</chem>
|Ez
|3D-ko sareak
|}
Feldespatoak silikato ugarienak dira, lurrazalaren %50 baino gehiago osatzen dute. Kuartzoa, lurrazaleko bigarren mineral ugariena, bere osotasunean silizioz eta oxigenoz osatutako mineral bakarra da. Taulan ikusten den bezala, mineral talde bakoitzak ber egitura dauka, eta esfoliazioa izan dezake. Siliko-oxigeno loturak sendoak direnez, normalean silikatoak siliko-oxigeno egituren artean esfoliatzen dira. Adibidez, mikek egitura xaflakorra dute, eta horren ondorioz, plaka lauetan esfoliatu ohi dira. Kuartzoak, norabide guztietan indar berdineko siliko-oxigeno loturak dituena, ez dauka esfoliaziorik, baina hauskorra da.
 
Silikato gehienak, magma hozten den heinean kristalizatzen dira. Hozte-prozesu hori, lurrazaletik gertu , tenperatura eta presio baxuetan, edo sakonera handietan, tenperatura eta presio altuetan, gerta daiteke. Kristalizazioan zehar dagoen giroak eta magmaren konposizio kimikoak baldintzatzen dituzte sortuko diren mineral motak. Adibidez, olibinoa tenperatura altuetan kristalizatzen da eta kuartzoa, berriz, tenperatura baxuagoetan. Gainera, silikato batzuk lurrazalean osatzen dira silikato zaharragoen produktu meteorizatuetatik abiatuz. Beste silikato batzuk mendien sorrerarekin zerikusia duten muturreko presioen ondorioz sortzen dira. Beraz, silikato bakoitzaren egitura eta konposizio kimikoari esker, silikato horiek zer motatako baldintzetan sortu diren jakin daiteke.
 
== Silikato argiak ==
16

edits