Kuiper gerrikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
6. lerroa:
 
== Kuiper gerrikoko objektuak ==
<blockquote>''Kuiper gerrikoan dauden objektu nagusien zerrenda ikusteko: [[Transneptunotar objektu#Kuiper gerrikoa|Kuiper gerrikoko objektuak]]''</blockquote>800 objektu baino gehiago sailkatzen dira Kuiper gerrikoko objektu (KBOs, [[Ingeles|ingelesezko]] ''Kuiper Belt Objects'' siglengatik) gisa. Urte askotan zehar, astronomoek [[Pluton (planeta nanoa)|Pluton]] eta [[Karonte (satelitea)|Karonte]] multzo honetako gorputzik handienak bezala hartu dituzte.
 
[[2002|2002ko]] [[Ekainaren 4|ekainaren 4ean]] ordea, [[(50000) Quaoar]] aurkitu zen. Gorputz honek Karonteren diametroa gainditzen zuen eta beraz, Plutonen tamainaren erdia zuen, gutxi gorabehera . Objektu hau aurkitu zenean, Kuiper gerrikoko handienetako bat bezala hartu zen, baina, handik aurrera, bere tamainako objektu gehiago aurkitu ziren.
14. lerroa:
Astronomoak txundituta geratu ziren urtea aldiz, [[2005|2005a]] izan zen, urte honetan hiru objektu handi berri aurkitu baitziren, [[Eris (planeta nanoa)|Eris]], [[Makemake (planeta nanoa)|Makemake]] eta [[Haumea (planeta nanoa)|Haumea]], tamainaren arabera ordenaturik. Hasiera batean, Eris, Pluton baino handiagoa zela pentsatu zen, eta beraz, hamargarren planeta gisa izendatu zen. 2006an izendapen hau bi astroei kendu zitzaien, bai Plutoni eta baita ere Erisi. Hortaz gain, ''[[New Horizons]]'' zunda Plutonen ingurutik igaro zenean jakin zen Eris ez zela Pluton baino handiagoa, 80km-ko diferentziagatik bazen ere. Bestalde, Eris ez da zehazki Kuiper gerrikoko objektu gisa sailkatzen, banandutako objektu gisa sailkatzen da ofizialki, Eguzkiarengandik duen bataz besteko distantzia 67 UAkoa delako.
 
Esan beharra dago, objektu hauen sailkapena ez dela oso zehatza, ez dugulako inolako datu zehatzik gorputz hauen osaera edo beste hainbat ezaugarriren inguruan. Gainera, gorputz hauen diametroa neurtzerakoan zalantzak sor daitezke, normalean oso zehaztasun gutxikoak baitira eginten diren kalkuluak, batzuetan beraien [[Albedo|albedoaren]] antzekoa eduki beharko lukeen objektuak hartzen direlako eredu gisa kalkuluak egiterakoan. {{commonskat}}
 
=== Ezaugarri orbitalak ===
KBOak (''Kuiper Belt Objects''), [[Eguzkia|Eguzkiarengandik]] 30 eta 50 [[Unitate astronomiko|UA]] bitartean orbitatzen duten objektuak dira. Gorputz hauen [[Makurdura orbital|makurdura]] handia izan daiteke. KBO batzuek [[Neptuno (planeta)|Neptunorekin]] batera [[Erresonantzia orbitala|erresonantzia]] partekatzen dute. 1:2 eta 2:3 erresonantzietan dauden gorputzek aldiz, [[twotino]] eta [[plutino]] izena jasotzen dute, hurrenez hurren. {{commonskat}}
{{astronomia zirriborroa}}
{{Eguzki sistema aurkibidea}}