Kuiper gerrikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Kuiper belt plot objects of outer solar system.png|thumb|Gaur egun Kuiper gerrikoan ezagutzen diren objektuak ikus ditzazkezue irudi honetan. Kuiper gerriko nagusiko objektuak berdez ageri dira eta naranjaz banandutako objektuak.]]
'''Kuiper gerrikoa''' [[Eguzkia|Eguzkitik]] 30 - 50 [[Unitate astronomiko|UA]] bitartean dagoen [[Eguzki-sistema]]ren eremua da, gorputz txikiez (100 - 1000 km-ko tamainakoak) osatua. 800 bat gorputz aurkitu dira lehenengoa aurkitu zenetik, [[1992]]an.
'''Kuiper gerrikoa''' [[Eguzkia|Eguzkitik]] 30 - 50 [[Unitate astronomiko|UA]] bitartean dagoen [[Eguzki-sistema]]ren eremua da, gorputz txikiez (100 - 1000 km-ko tamainakoak) osatua. 800 bat gorputz aurkitu dira lehenengoa aurkitu zenetik, [[1992]]an. [[Gerard Peter Kuiper|Gerard Kuiperren]] omenez jarri zitzaion izen hau gerriko honi, astronomo honek 1951ean adierazi baitzuen tankera honetako gerriko bat existitu behar zuela, 41 urte beranduago Kuiper gerrikoko lehen objektua aurkitu zen. Kuiper gerrikoan kokaturik dauden objektu guztiak, [[transneptunotar objektu]] (TNO) gisa sailkatzen dira. Orain arte aurkitu diren objektu guztien [[Diametro|diametroaren]] tamaina 100 eta 1.000km-en artekoa da. Gaur egun uste da gune honetan sortzen direla periodo laburreko [[Kometa|kometak]], mota honetako lehen kometa [[Hawaiko unibertsitatea|Hawaiko unibertsitatean]] aurkitu zen, 1992an.
 
== Erreferentzia historikoak ==
{{commonskat}}
Kuiper gerrikoa sarritan deitu izan da <nowiki>''</nowiki>Edgeworth gerrikoa<nowiki>''</nowiki> izenarekin edo <nowiki>''</nowiki>Edgeworth-Kuiper gerrikoa<nowiki>''</nowiki> izenarekin. Astronomo batzuek izen luzeagoak erabiltzen dituzte, hala nola, <nowiki>''</nowiki>Leonard-Edgeworth-Kuiper gerrikoa<nowiki>''</nowiki>. Hainbat astronomoek Kuiper gerrikoan dauden objektuak adierazteko transneptunotar objektu izena erabiltzea gomendatzen duten arren, bi adierazpenak (<nowiki>''</nowiki>Kuiper gerrikoko objektuak<nowiki>''</nowiki> eta <nowiki>''</nowiki>Transneptunotar objektuak<nowiki>''</nowiki>) ez dira sinonimoak, azkenak Kuiper gerrikoa baino urrunago kokatzen diren objektuak ere biltzen dituelako, adibidez, [[Sednoide|sednoideak]].
 
== Kuiper gerrikoko objektuak ==
800 objektu baino gehiago sailkatzen dira Kuiper gerrikoko objektu (KBOs, [[Ingeles|ingelesezko]] ''Kuiper Belt Objects'' siglengatik) gisa. Urte askotan zehar, astronomoek [[Pluton (planeta nanoa)|Pluton]] eta [[Karonte (satelitea)|Karonte]] multzo honetako gorputzik handienak bezala hartu dituzte.
 
[[2002|2002ko]] [[Ekainaren 4|ekainaren 4ean]] ordea, [[(50000) Quaoar]] aurkitu zen. Gorputz honek Karonteren diametroa gainditzen zuen eta beraz, Plutonen tamainaren erdia zuen, gutxi gorabehera . Objektu hau aurkitu zenean, Kuiper gerrikoko handienetako bat bezala hartu zen, baina, handik aurrera, bere tamainako objektu gehiago aurkitu ziren.
 
[[2003|2003ko]] [[Azaroaren 13|azaroaren 13an]] [[(90377) Sedna|Sedna]] aurkitu zen. Hasiera batean, Kuiper gerrikoko objektu gisa izendatu zuten astronomoek tamaina handiko objektu hau, baina Plutonekin alderatuta Eguzkitik askoz urrunago zegoen. Gaur egun, objektu hau [[sednoide]] gisa sailkatzen da, Kuiper gerrikoaren barnean dauden objektuek ez bezala, bere urruntasunagatik, [[Neptuno (planeta)|Neptunok]] ez diolako inolako eraginik egiten bere orbitan.
 
Astronomoak txundituta geratu ziren urtea aldiz, [[2005|2005a]] izan zen, urte honetan hiru objektu handi berri aurkitu baitziren, [[Eris (planeta nanoa)|Eris]], [[Makemake (planeta nanoa)|Makemake]] eta [[Haumea (planeta nanoa)|Haumea]], tamainaren arabera ordenaturik. Hasiera batean, Eris, Pluton baino handiagoa zela pentsatu zen, eta beraz, hamargarren planeta gisa izendatu zen. 2006an izendapen hau bi astroei kendu zitzaien, bai Plutoni eta baita ere Erisi. {{commonskat}}
{{astronomia zirriborroa}}
{{Eguzki sistema aurkibidea}}