Iruñeko zitadela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
24. lerroa:
[[1823]]an [[San Luisen Ehun Mila Semeak|San Luisen Ehun Mila Semeen]] gudarostearen aurrean bost hilabetez gudari liberalek erresistentzia handiagoa erakutsi zuten. Asmoa zitadela setiatzea zen, bereganatu gabe, honela bertako gudarien irteera ekiditeko, bien bitartean gainontzeko gudarostea penintsulan zehar [[monarkia absolutu|absolutismoa]] berrezartzeko sakabanatu egingo zen. Aurrerago [[irailaren 3]]an Iruñea hiria berak ere jasango zuen bonbardaketa bati hasiera eman zioten. [[Irailaren 16]]an bonbardaketa latz baten ostean zitadela barnean zeudenek amore eman zuten.
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] zehar, Laguntza-atean, [[Gerra Zibileko biktimak Nafarroan|Nafarroan burututako errepresio]] gogorraren errepublikazale eta abertzaleen fusilamendu ugari gauzatu ziren. [[2007]]ko [[irailaren 21]]an [[Nafarroa Bai]]k proposatu eta [[Nafarroako Alderdi Sozialista]] eta [[Eusko Abertzale Ekintza]] alderdien babesa jaso zuen (gutxiengo oposizioan zegoen [[Unión del Pueblo Navarro]] alderdia aurka agertu zen) Iruñeko Udalaren erresoluzio bat betez, urte hartako [[azaroaren 24]]ean Laguntza-ateko barnealdean 1936an eraildakoen oroimenezko plaka txiki bat ezarri zen. Inongo jendaurreko jakinarazpen edo berri emate publikorik gabe eta ekitaldirik ospatu gabe ezarri zen. Plakaren testuak [[euskara]]z eta [[gaztelania]]z honako hau dio:
 
{{aipu|''Iruñeko Udalak eta Iruña Hiriak eskainia, 1936an askatasuna eta justizia soziala defendatzeagatik fusilatutako 298 iruindarren omenez.<ref>[http://www.flickr.com/photos/24112407@N06/2935133135/in/pool-pentax_spain Iruñeko Udalak eta Iruñea Hiriak eskainia, 1936an askatasuna eta justizia soziala defendatzeagatik fusilatutako 298 iruindarren omenez. Iruñeko zitadelako plakaren argazkia eta testua euskaraz eta gaztelaniaz.]</ref><br />El Ayuntamiento y la Ciudad de Pamplona, como homenaje a los 298 vecinos fusilados en 1936 por defender la libertad y la justicia social.''}}