Karlos Zurutuza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zirriborro
2. lerroa:
'''Karlos Zurutuza''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1971]]) euskal kazetari independentea da eta ''freelance'' modura egiten du lan.
 
Euskal Herriko zein atzerriko zenbait hedabiderentzat egiten du lan, eta bereziki, gatazkan dauden herrialdeetan barrena mugitzen da. ''[[Gara (egunkaria)|Gara]]'', ''[[Al Jazeera]]'', ''Vicenews'', ''Middle East Eye'' eta ''Deutsche Welle'' hedabideen ohiko kolaboratzailea da, baina beste hainbatentzat ere lan egiten du, besteak beste: ''[[The Guardian]]'', ''The Diplomat Magazine'', ''[[El Mundo]]'', ''5W''...
 
Gatazkak eta giza eskubideak dira bere kazetari-lanaren oinarri, eta munduan barrena kazetari gisa lanean diharduenetik, munduan aitorpenik ez duten herrietan jarri du begirada. Besteak beste, Sirian, Iraken, Afganistanen eta Libian izan da, bertako errealitateak ezagutuz eta horren inguruko informazioa zabalduz