Frantziako Lehen Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
72. lerroa:
 
== Inperioaren amaiera ==
[[Fitxategi:Iberiar_penintsula_Jose_Bonaparteren_unerik_indartsuenean_(1809).png|thumb|Iberiar penintsula Jose Bonaparteren unerik indartsuenean (1809).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mapa historikoakKondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/mapak|sartze-data=2017-11-21}}</ref>]]
Luneville, Amiens, Presburgo (Bratislava), [[Tilsiteko hitzarmena|Tilsit]] eta Vienako hurrenez hurreneko itunetan ([[1801]]etik [[1809]]ra) inperioaren mendeko lurraldeetako mugak modu egonkorrean finkatzeko ezintasunak ahuldura guztiz ere erabakigarria ekarri zion inperioaren sistemari, eta erabateko krisia eragin [[1814]]tik [[1815]]era. Inperioari modu batera edo bestera atxikitako lurralde guztiek mantendu behar izan zuten inperioko gudaroste handia, eta zinez eginbide garestia zen hura. Gero eta zerga gehiago ordaindu beharra, soldaduek egoitza hartzen zuten tokiko udalek gudarostea hornitzeko betebeharra, indarrezko ebasteak eta harrapakeriak, horiek ziren Napoleonen zabalkunde militarrak ekarri zituen ondorioetako batzuk.