Karlos Zurutuza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Lehen zirriborroa
 
Zirriborroa
1. lerroa:
'''Karlos Zurutuza''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1971]]) euskal kazetari independentea da eta ''freelance'' modura egiten du lan.
 
Euskal Herriko zein atzerriko zenbait hedabiderentzat egiten du lan, eta bereziki, gatazkan dauden herrialdeetan barrena mugitzen da. ''[[Gara (egunkaria)|Gara]]'', ''[[Al Jazeera]]'', ''Vicenews'', ''Middle East Eye'' eta ''Deutsche Welle'' hedabideen ohiko kolaboratzailea da, baina beste hainbatentzat ere lan egiten du, besteak beste: The Guardian, The Diplomat Magazine, El Mundo, 5W...
 
Gatazkak eta giza eskubideak dira bere kazetari-lanaren oinarri, eta munduan barrena kazetari gisa lanean diharduenetik, munduan aitorpenik ez duten herrietan jarri du begirada. Besteak beste, Sirian, Iraken, Afganistanen eta Libian izan da, bertako errealitateak ezagutuz eta horren inguruko informazioa zabalduz
 
Kazetari ibilbide oparoa osatu du urteotan eta sari eta aitorpen asko jaso: Nawab Bugti Reporting Award saria jaso zuen Londresen 2009an Iran nahiz Pakistango Balutxistanen egindako lanagatik; 2012an [[Argia Sariak|Argia Saria]] eta [[Rikardo Arregi saria|Rikardo Arregi Saria]] eman zizkioten iraultza arabiarren inguruan landutako informazioagatik, eta 2016an Photographic Social Vision Ikerketa Kazetaritzako Beka eskuratu zuen.
 
2012an kaleratu zuen bere lehen liburua, ''Tripoli-Kabul'' izenekoa. Bi hiri horietan gertatutako hondamendietatik bizirik irten zirenen lekukotasunak bildu eta kontatu zituen liburu honetan. 2017an, aldiz, ''Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak'' liburuan kolaboratu zuen [[Mikel Aiestaran|Mikel Ayestaran]] eta [[Ane Irazabal]] euskal kazetariekin batera.