Samurai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:A samurai overwhelming a giant serpent.jpg|250px|right|thumb|Samurai bat suge erraldoi baten aurka borrokan]]
 
{{nihongo|'''Samurai'''|侍}} [[Japonia]]ko antzinako gerlaria da, jaun feudal baten zerbitzura izan ohi zena. '''Bushi''' izena ("gerragizon" esan nahi duena) aproposagoa da berez. Gaur egun, ''samurai'' izena aristokrazia militarra izendatzeko erabiltzen da, eta ez, adibidez, infanteriako soldadu soilak. Nagusirik edota talderik gabeko samuraiak ''[[ronin]]'' ("olatu gizon") izenarekin ziren ezagunak. Denborarekin, behar militarrak galtzen joan ziren, [[funtzionario]] soil bihurturik. [[Meiji Berrezartzea|Meiji berrezarkuntzako]] erreformek samuraiak kendu zituzten, armada modernoago baten mesedetan,
 
== Historia ==
 
[[Kamakura]]ko ''[[shogun]]'' aldian (1192-1333) estoizismoa eta diziplina izan ziren samuraien jokaeraren ezaugarriak. [[Muromatxi]] aldian (1338-1573) samuraiek ohore araudi estu bati jarraitzen zioten; geroago ''Bushido'' izena eman zitzaion hari. Halaber, ''[[zen]]'' [[budismo]]aren eraginpean samuraien kultura, espero izatekoa ez bazen ere, te zeremoniaren eta lore apainketaren artearen sorburua izan zen. [[Tokugawa]] aldia (1603-1867) bake garaia izan zen, eta hirien zein merkataritzaren hazkuntzak samuraiena ez zen kulturaren garapena ekarri zuen. Hori samuraien garrantziaren kaltetan gertatu zen; bestalde, Tokugawa aldiaren amaieran samuraien ekonomia maila apaldu zen. Horrenbestez, samuraietariko batzuek, mendebaleko nazioen esku-hartzeak bultzatuta, [[Meiji]] enperadorea berriro ezartzen esku hartu zuten. [[Feudalismo]]a desagertuz geroztik (1871), ordea, behin baino gehiagotan [[matxinatu]] ziren baina gudaroste nazional berriak laster menderatu zituen.
 
== Erreferentziak ==