Silikato (mineral): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
115. lerroa:
 
=== Anfibolen taldea ===
Anfiibolak, edo kimikoki kaltzio, magnesio eta burdi metasilikatoak, inosilikato taldeko mineral multzo batzuk dira. Bere izena grekoko ''αμφιβολος - amphibolos'' hitzetik dator eta anbiguoa esan nahi du, mineral hauek erakusten duten konposizio eta itxura ezberdinen ondorioz.
 
Kimikoki, [[kaltzio]], [[magnesio]] eta [[Burdina|burdin]] metasilikatoak dira. Bere estrukturan siliko-oxigeno tetraedroak ditu, kate bikoitz luzeez loturikoak. Bere formula kimikoa <chem>RSi4O11</chem> da, '''R''' metal ezberdinak izanik.
 
Talde honetako mineralik arruntena, [[Hornblenda|horblenda]] da eta anfibolen taldekideen artean, egitura kimiko konplexuena daukana da. Horblendak, kolore berde iluna edo beltza izan ohi du eta bere exfolazio angeluetaz gain (60° eta 120°koak gutxi gora behera) [[Augita|augitaren]] antzekoa da. Tetraedroen kate bikoitzak ematen dio exfoliazio berezi hau horblendari. Arroka batean, horblendak kristal luzangak eratzen ditu eta horrela, [[Piroxeno|piroxenotik]] bereiz ditzakegu, kristall zapalduak eratzen ditu eta. Batez ere arroka kontinentaletan aurkitzen da, non arroka argien zati beltz bezala jokatzen duen.
 
== Mineral ez-silikato garrantzitsuak ==