Wikipedia:Txokoa/Archive 1: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
247. lerroa:
# Azkenik, ekintza larriena: IP horretatik bertatik, [https://eu.wikibooks.org/wiki/Berezi:Ekarpenak/158.227.171.28 Wikiliburuetako edukiak ezabatzen ari dira]. Eduki horiek ere lizentzia librea dute, Euskal Wikipedian erabil daitekeen material bikaina da, eta badirudi ''Gizapedia''ren lizentzia itxira bideratzen ari direla eduki hori guztia.
 
Beraz, proposatzen dut, jokabide kaltegarri hori geldiaraztearren, IP horri Euskal Wikipedian behin- betiko blokeoa jartzea eta ''Gizapedia''ra egin dituen lotura guztiak ezabatzea. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2017-11-23, 09:15 ([[UTC]])
 
:[[Wikipedia:Txokoa/2017#158.227.171.28_helbidearen_harira:_SPAM_politika_Wikipedian|Salatu nuen bere garaian]] IP helbide horren jokabidea ez zela zintzoa. Agian loturak gehitzea ez da guztiz kaltegarria, baina bada Wikipediaren erreferentzialtasunaz aprobetxatzea ere. Loturak sistematikoki jartzearena spam-a da, eta beste Wikipedietan ziur ez dagoela onartuta. Wikiliburuak ezabatzeko jartzea, zer esanik ere ez (badute eurek [https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/uploads/2017/10/ikasliburua_gabon_kantak.pdf kantei buruzko edukia]) eta hau eraso bat da, euren edukiak promozionatzeko besteonak ezabatzen saiatuz. Hau marra gorria da. Niri dena den, ez zait guztiz egokia iruditzen behin betiko IP helbide bat blokeatzea zuzenean azalpenik entzun gabe. Bere eztabaidan azalpenak eskatzea hobea dela deritzot, eta epe batean ez badu erantzuten edo erantzuna ez bada egokia ba orduan blokeatu. Dena den, nahiz eta IP horretatik ekarpen anonimoak debekatu, beti-beti mantenduko nuke kontua irekitzeko aukera zabalik. Blokeoa Wikiliburuetan ere egin beharko litzatekeela uste dut. --[[Lankide:Janfri|Janfri]] [[Lankide eztabaida:Janfri|(ezt.)]] 09:29, 23 azaroa 2017 (UTC)