«Silikato»: berrikuspenen arteko aldeak

932 bytes added ,  Duela 4 urte
[[Mineral]] talde ohikoena da feldespatoa, presio eta tenperatura tarte zabalean sortu daitezke (honek bere ugaritasuna azaldu dezake). Bi exfoliazio plano dituzte, 90º -tan mozten direnak, nahiko gogorrak dira (Mohs-en eskalan 6) eta bere disdira beirakara edo perlatsua da. Arroka baten osagai bezala, feldespatoak identifikatu daitezke forma angeluzuzenarengatik eta aurpegi disdiratsuak nahiko leunengatik.
 
Feldespatoen egitura [[silizio]] atomoak oxigeno atomoak konpartitzean sortzen den sare tridimentsional bat da. Gainera, feldespatoaren egituran silikatoen erdia edo laurdena aluminioagatik ordezkatuta egon daiteke. Sortutako karga ezberdintasuna [[potasio]],[[sodio]] eta [[kaltzio]] ioiek inklusioekin orekatu daiteke. Potasio ioiaren ezberdintasuna beste biekiko, egitura ezberdinak osatzen ditu. Lehenengoa, [[feldespato potasikoa]] da eta potasio ioiak edukitzen ditu bere egituran ([[ortosa]] eta mikroklina dira feldespato komunean dauden ohiko mineralak). Krema kolorekoa edota arrosa kolorekoa izan daiteke. Bigarrena, plagioklasa da eta txuri-grisa da. Kolorea ezin da erabili bi talde hauek ezberdintzeko bitarteko bezala. Feldespatoa K eta [[plagioklasa]] desberdintzeko modu bakarra ''estriazioak'' bilatzea da (marra paralelo finak dira). Estriazioak plagioklasen esfoliazio plano batzuetan aurkitzen dira, baina ez ditugu aurkituko feldespato potasikoan.
 
=== Kuartzoa ===
Silizio eta oxigono atomoez osatuta dagoen silikato bakarra da, <chem>SiO2</chem> , silize izenarekin ezagutzen da. Kuartzoaren egituran silizio-oxigeno proportzioa 2 oxigeno ioi silizio ioi bakoitzeko da. Ez ditu ioi positiboen beharrik neutralizazioa lortzeko.
 
Si-O lotura guztiak berdinak dira norabide guztietan egitura tridimentsional oso trinkoa osatuz. Horrenbestez, kuartzoa gogorra da eta ez du esfoliaziorik. Apurtzean haustura konkoidala erakusten du. Purua bada, gardena da eta interferientziarik gabe kristalizatzen bada muturretan forma piramidalak dituzten kristalak osatzen ditu.
 
Askotan aldiz, inklusioak eta kolore asko erakusten ditu beste ioien ez-purutasunengatik eta esfoliazioa ez da ona. Kuartzo barietate ohikoenak txuriak, grisak, arrosak, moreak edota gardenak dira.
 
== Silikato ilunak ==